Josu Sanchez enpresaria, 2019ko Araba Ekinean saria

Araba Ekinean 2019ko edizioan Josu Sanchez enpresaria izan da saritua Ekintzaile Handiaren izendapean.

Ekin Day, Araba Ekineaneko jardunaldi nagusia, Gazteizeko udaletxeak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak antolatu dute, BIC Araba eta Vital Fundazioaren bitartez, asteazkenean sail honetako pertsona esanguratsuenei urtero egiten zaien sari banaketa ospatu da.

Errekonozimenduak Gazteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eta Arabako ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzálezek, aurkeztutako zeremonian eman dira.

Sari banaketako antolatzaileak azpimarratu duen bezala. Josu Sanchez, SLK Sarkis Lagunketa SA Taldeko presidenteorde eta Elkargiko presidenteak Gasteiz hirian zenbait obra enblematiko egikaritu ditu, hala nola Principal Antzokiaren birgaitzea, Fernando Buesa Arena Pabiloiaren handitzea, Gasteizko Udalaren bulego berriak edo Arkeologia Museoa.

1979an Lauren Arrizabalagarekin batera Lagunketak eraikitzailea sortu zuen, 1955ean Sarkis promotorearekin elkartu zen, ondorioz SLK Sarkis Lagunketak Taldea jaio zen. Talde hau dozena bat enpresaz osatuta dago eta proiektu higiezinetako aholkularitzan espezializatu da, baiita hauen sustapenean eta ustiapenean.