REALE Seguros-ek bere gain hartzen du ELKARGIko bazkideen gabealdi eragiketen % 100eko kostua

ELKARGI, REALE SEGUROS, BAZKIDEAK, GABEALDIA, FINANTZAZIOA, COVID19

REALE Seguros eta ELKARGI finantza lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen baldintzak berehala hobetuko dituena.

Lankidetza honekin, estatu mailan aintzindaria, REALE Seguros-ek bere gain hartuko du Elkargiko bazkide diren enpresak, Covid-19 sortutako krisiari aurre egiteko eskatzen dituzten gabezia-eragiketen kostu osoa (epemugak geroratzea).

Euskal milaka enpresak REALE Seguros eta ELKARGI sinatu berri duten hitzarmenaz etekina ateratzen ari dira. Honela, aseguratzaile talde honek bere gain hartuko du, ELKARGIko bazkide diren enpresak eskatzen ari diren ordainketen geroratzearen kostua; orain egun batzuetatik eskatzen ari direna eta ELKARGIrekin indarrean dituzten finantza-lerro eta eragiketa ezberdinen geroratzeari dagokiona (gabealdia deritzona, hizkuntza finantzarioan).

Aipatu lankidetza Reale Seguros-ek indarrean jarri dituen ekimen ezberdinen barruan sartuta dago, krisiladi honen fase guztiei zuzenduriko ekimenak guztiak ere. Batez ere, kaltetuenak atera daitezkeen taldeei bideratuko dira, gizartearekin zein bere jarduera burutzen duen inguruarekiko konpromezuan oinarritutako ekintzak dira.

Honela, modu azkar eta zuzen batean krisiladi honetan egoera ahulenean egon daitezkeen enpresa txiki-ertain eta autonomoei lagundu nahi zaie, COVID19ko krisi sanitario honek, erakarri dituen kalte ekonomiko-finantzarioei ahal del erantzuna emateko. Bi erakunde hauen arteko akordio honek, ELKARGIko bazkide diren 15.600 enpresa horietako askori, epe zail honi garantía gehiagorekin aurre egitea ahalbideratuko die.

Finantzaketa-eragiketetan geroratzeak ezinbesteko premia izango du datozen hilabeteetan sektore guztietako milaka proiekturentzat. Enpresa gehienek jasango duten diru-sarreren erorketak, eguneroko ordainketei aurre egin ezin izatea behartuko ditu. Horregatik gabezia ahalbideratzeaz gain, eragiketa horietan kostua ezabatzea onura handi izango da enpresa hauentzat guztientzat eta aparteko laguntza ere, batez ere txikienentzat.

Lehendabiziko aldia da, aseguru-etxe bat eta enpresetatik eta enpresentzat sorturiko ELKARGI bezalako erakunde bat estu lan eginten dutela, enpresen zama finantzarioa arintzeko tamaina eta garatzen duten jardueraren sektore ekonomikoa dena, delarik ere. Kasu honetan, bi erakundeek berehala eta azkar jorratu behar zela azpimarratu dute eta horri erantzunez, oraingo honetan enpresentzat eraginkorra den aipatu ekimena diseinatu dute.

“Inoiz bizi gabeko egoera eta errealitate berri baten aurrean, ezhoiko erantzun berezia ematen ari gara. Lankidetza hau Euskadiko enpresentzat oso onuragarria izango dela uste dugu, enpresek datozen hilabeteetan erabateko normaltasuna berreskuratu bitartean”. Horixe aipatu dute, Ignacio Mariscal eta Zenón Vázquez, REALE Seguros-eko Kontseilari Ordezkariak eta ELKARGIko Zuzendari Nagusiak, hurrunez hurren.