Foru Aldundiek laguntza eskainiko diete ELKARGIko enpresa bazkideei

ELKARGI SGR, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, ARABAKO FORU ALDUNDIA

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, hiru lurraldeetako enpresa txiki eta ertainek indarrean dituzten maileguekiko gabealdien kostua bere gain hartuko dute.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek hitzarmen bat onartu dute ELKARGIrekin, hiru lurraldeetako enpresa txiki eta ertainek indarrean dituzten maileguetan gabealdiak ezartzea errazteko, ordainketetan 6 eta 12 hilabete bitarteko geroratzeak ahalbidetuz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko egoeraren ondorioak arintzearren.

Akordio berri hori bat dator foru aldundiak hartzen ari diren ezohiko neurriekin, eta horien bidez ekonomia- eta enpresa-ehunari lagundu nahi zaio osasun krisiaren ondorioei ahalik eta baldintza onenetan aurre egiten, ETE eta autonomoei bereziki. Era berean bat dator, ELKARGIk testuinguru gogor honetan, hartu dituen beste hainbat konponbide finantzarioekin.

Akordio honi esker, Foru Aldundiek bere gain hartuko dute, ELKARGIko enpresa bazkideek egiten dituzten finantza lerroen gabealdi eskaeren kostua. Honela enpresek indarrean dituzten ordainketen epemugak geroratzeko lortuko dute. Oxigeno finantzarioa enpresarentzat.

Bere helburua da enpresen eta autonomoen finantzaketa eta likidezia babestea, jarduera normaltasunez garatu ahal izateko dituzten zailtasun eta ezintasun garrantzitsuen aurrean.

Foru aldundiek eta Elkargik erraztu nahi dute finantza erakundeek gabealdiak ematea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei dagoeneko formalizatuta eta Elkargik bermatuta dituen mailegu eragiketetan, epe labur eta ertainean iraunkortasuna eta segurtasuna ematen laguntzeko. ELKARGIk, eskerrak eman nahi dizkie hiru Foru Aldundiei beraien lankidetzarengatik.



Informazio gehiago:


Elkargi Araba: T 945 231 212 - comercialaraba@elkargi.es
Elkargi Bizkaia: T. 944 238 228 - comercialbizkaia@elkargi.es
Elkargi Gipuzkoa: T. 943 309 060 - comercialgipuzkoa@elkargi.es