Elkargik familia enpresako adituak bildu ditu Donostian, enpresen ondorengotza prozesuak balioesteko

Cristina Aragón, Zenón Vázquez, Josu Sánchez, Imanol Lasa, Iosu Pascual, Jacques Garate, Mikel Alberdi, Gaizka Zulaika

SGRAK, FAMILIAKO ENPRESEN ZUZENDARITZA ALDAKETAK, MODU ANTOLATUAN, PLANIFIKATUAN ETA INPROBISAZIOARIK GABE EGITEKO DEIA EGIN DU.

Familia enpresa baten ondorengotza prozesua“ izenburupean, Elkargik, Donostian, bazkide, administratzaile, kudeatzaile eta familiako enpresen kideak bildu ditu, enpresa tipologia honetan segida ordenatua egiterakoan kontuan hartu beharreko gako praktikoak aztertzera. Era berean, ekitaldiak gai horretan adituak direnen iritzia ezagutzeko aukera eman du eta prozesu horri aurre egin dioten familien esperientzia praktikoak partekatzeko balio izan du era berean.

Ponentzia ezberdinek bat egin dute, gure inguruko enpresa gehienak familia enpresak izaki, ondorengotza, prozesu kritikoa dela. Berarekin lotutako alderdi teknikoak eta kudeaketakoak soilik ez, familia-inplikazioak eta dagozkien tentsioak gehitzen dira, eta, horrez gain, alderdi psikologiko indartsu bat.

Jardunaldiaren irekiera Elkargiko lehendakaria den Josu Sánchezek hartu du bere gain.  Familia enpresa, "Elkargin, historikoki sentimendu berezia sortarazi duen eta gure izatearen ia 40 urte hauetan etengabe lagundu dugun" kolektibotzat hartu du. Era berean, Familia Enpresaren Institutuaren azken azterlana aipatu du eta bertan egiaztatzen denez,  kolektibo hau Euskadiko enpresen ia %85a da, euskal BPGren %42 baino gehiago  eta langileen %60k baino gehiagok bertan lan egiten dute.

Elkargiko presidenteak gogorarazi duenez, familia enpresetan euskal industrializazioaren jatorria dago, eta aldi berean, Euskadiko ekonomiaren, gizartearen eta teknologiaren garapena familia horietako kideen izen-abizenekin lotuta dago. "Horregatik guztiagatik, pisu handia eta potentzialtasun handia izan eta izango dute,  krisi egoerei erantzun hobea eman diete, enplegu maila hobeto mantendu eta jaio ziren inguruneekin harreman egonkorragoak eta emankorragoak sortzea lortu bait dute". Testuinguru horretan, familia enpresatan oinordetza modu planifikatu eta antolatuan eta esparru guztietan egin behar dela azpimarratu du.

Bestalde, Cristina Aragon Deustuko Unibertsitateko Familia Enpresako Katedraren arduraduna, bat etorri da Josu Sanchezekin familia enpresak Euskadin duen garrantzia eta ekarpena azpimarratzen. Aldi berean euskal gizarteak familia-enpresaren lotura sendoa tokiko garapen ekonomikoarekin, enpleguarekin eta ongizatearekin duen lotura nabaria dela azpimarratu du. Hala ere, zalantzan jarri da familiako enpresak lanean jarraitzeko prest ote dauden etorkizunean. Eta testuinguru horretan, gertaerengatik ez dela batere nabaria azaldu du, izan ere, kolektibo horren %50ak ez du jabetza transmititzeko oinordetza planik edo %74k ez du familia-protokolo idatzirik. "Hori guztiagatik, familiako kideek legatuaren inguruan bat egin eta harekin konpromisoa hartu behar dute. Garrantzitsua da familia sentitzea, hitz egitea eta guztion asmoak integratzen dituen formula bat aurkitzeko prozesu baten sartzea".

Ondoren, Euskadiko Familia Enpresa Elkartearen (AEFAME) zuzendariak, Gaizka Zulaikak, nahiago izan du "familia proiektuaren jarraitutasunaz hitz egin, belaunaldi-ordezkoaz ordez". Ildo horretatik jarraituz, Zulaikak uste du jarraitutasun arrakastatsua familia gobernuarekin erlaziotuta dagoela, eta landu behar dela. Horrez gain, Euskadi enpresa ekosistema lehiakor bat bihurtu behar dela familia enpresentzako helburua adierazi du. Horretarako, ELKARGI AEFAME-rekin ari da lanean akzioen kontzentrazioa eta enpresa-hazkundea finantzaketa mekanismo lerro batean.

Bere aldetik, ELKARGIko Familia Enpresa saileko zuzendariak, Mikel Alberdik, segidan jarraitutasuna aztertu du enpresaren bizitzako etapa desberdinetan hainbat ekintza eskatzen dituen prozesu etengabe gisa. Bere iritziz, ezinbestekoa da familiaren eta enpresaren helburuak lerrokatzea eta komeni da ekintza horiek aldez aurretik antolatzea, inolako inprobisaziorik gabe. Ildo horretatik, gogoratu du "familia bakoitza desberdina dela eta neurrira egindako jantzi bat behar duela, errealitatearekin egokiak diren ekintza eta garaiekin". Honetaz gain, prozesu mota hauek nola gauzatu daitezkeen eta zer motatako ekintza desberdinak burutu daitezkeen, eta ELKARGIk, bere ohiko jardunbidean, enpresen horien eskura jartzen dituela.

Jardunaldiaren azken atalak ezagutzera eman ditu bi familia-enpresen esperientzia praktikoak: lehenengo protagonista, Jacques Garate da, Garate Hernández familiakoa, Algaher eta Sistemas Esselle-ren jabea dena, eta bigarren protagonista, Iosu Pascual da, Niasa Neff y Asociados-en zuzendaria, Pascual Otzeta familiakoa. Bi familia enpresa hauetan egindako oinordetza prozesuak ezagutu dituzte zehatz-mehatz bertaratutakoek.

Esku hartze hauek eta gero jardunaldiaren itxiera etorri da. Honen ardura Zenón Vázquezek, ELKARGIko zuzendari nagusiak, hartu du. Bertan, azpimarratu du familia-enpresen oinordekotza-prozesuen planifikazioa ELKARGIrentzak erronka estrategiko bat bihurtu dela. Bere esanetan, negozio mota hauen etorkizuna bermatzea, familian jabetza mantenduz, ELKARGIk betidanik ezarri duen helburua da eta denbora eta ahalegin ugari eskeintzen dizkio, hala nola, ospatu berri dugun jardunaldi hezigarri eta dibulgatzailea.

Zenón Vázquezek ELKARGIren aliatu finantzarioaren papera ere nabarmendu du. Izan ere, ELKARGI negozio sarearekin konprometitutako finantziazio erreferentea eta enpresentzat sortutako entitatea da eta neurrirako finantziazioa eskeintzen du eta. Testuinguru horretan, ELKARGIk enpresen eskura jartzen dituen produktuak eta zerbitzuak xehetasunez zehaztu ditu, bai finantza eremuan bai prestakuntza eta aholkularitza eremuetan, eta "gurekin beraien egonezinak eta finantza-beharrak partekatzea animatu die, ELKARGIren baldintzarik gabeko laguntza beti aurkituko dutela bermatuz”.