ELKARGIk onartu ditu jadanik lehenengo Covid-19 maileguak. Lanean dihardu, Eusko Jaurlaritza – Elkargi arteko 500M€tako finantza programara atxiki nahi diren eskaera guztien kudeaktean

ELKARGI SGR, EUSKO JAURLARITZA, FINANTZIAZIOA, ETEAK, AUTONOMOAK, COVID-19, MAILEGUAK

Eusko Jaurlaritzen Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur, martxoaren 31a, enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza programaren aktibazioari. Programak 500M/€ bideratuko ditu gauzatu beharreko maileguetara, eta 6 hilabeteko likidezia eta finantzaketa beharrei erantzutea izango du helburu. Gaur onartu eta astean zehar EHAAn argitaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzak datorren astean sinatuko ditu hitzarmenak ELKARGIrekin eta Euskadin diharduten 15 finantza erakundeekin. Horrela, ABANCA, BANKIA, BANKINTER, BBVA, CAIXABANK, CAJA RURAL DE NAVARRA, TARGOBANK, FIARE, IBERCAJA, LABORAL KUTXA, SABADELL, BANKOA, KUTXABANK, ARQUIA eta BANCO SANTANDER, buru-belarri ari dira lanean Eusko Jaurlaritzarekin batera, Covid-19ak euskal enpresa sarean eragingo dituen kalteak arintzen laguntzeko, jarduera ekonomikoko sektore guztientzat zabalik dagoen finantzaketa lerro honen bitartez.

Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.atek

ELKARGI lanean dago buru-belarri azken egunotan sortutako eskaera zabalari erantzuna emateko. Eskariak, www.elkargionline.com bidez aurkertu daitezke.