ELKARGIk transformazio prozesu bati ekingo dio `40. Urteurrena´ ospatuko duen urtean, finantza aliatuaren papera indartzeko

 

GAUR EGUN 15.600 ENPRESA BAZKIDE DITU ETA DENBORA HONETAN 7.200 MILIO EUROTAN PROIEKTUAK FINANTZATU DITU. BERE PAPERA EZINBESTEKOA IZAN DA EHUNDAKA ENPRESEN JAIOTZAN, HAZKUNDEAN ETAN SENDOTZEAN, BAITA MILAKA LANPOSTUEN FINKAPENEAN ERE. ERANKUNDEAK 2020EAN LAU HAMARKADATAKO JARDUERA BETEKO DU ETA TRANSFORMAZIO PROZESU BATI EKINGO DIO. 2019AN JARDUERAK GORA EGINGO DU.

Aurtengo 2020a ELKARGIren 40. urteurrena izango da. Europan erreferentea eta Estatuan liderra den Garantia Elkarteak, orain hasten den urtean, lau hamarkada jarraituetako jarduera betetzearekin batera, transformazio prozesu bati hasiera emango dio, enpresa, autonomo zein ekintzaileei begirako bere finantza aliatuaren papera berritu asmoz. Horretarako, zerbitzu gehiago, gertutasun handiagoa eta irtenbide finantzario berriak jorratuko ditu, edozein enpresa proiekturi balioa ematen jarraitzeko.

ELKARGIk bere 40. urteurreneko urtea, 15.600 enpresek osatutako sozietate oinarriarekin hasiko du eta baita, enpresa askok finantzazio egokienera iristeko egin duen ibilbide luzeko lanarekin ere. Bide batez, trebakuntza zein aholkularitzaren bitartez, kudeaketa finantzarioaren hobekuntza eta profesionalizazioan bidelagun izan da. Izan ere, bere ibilbidean ELKARGIk 7.200 milioi eurotan proiektuak finantzatu ditu, honi esker inbertsioak baliatu ditu hirukoiztutako kopuruan eta honek guztiak, enplegu askoren sorrera erakarri du, baita mantenua ere, krisialdi garaietan. Bere sorreratik, ELKARGIko finantza ikasgelatik 20.000 ikasle baino gehiago pasa da, guztiak, ehundaka enpresetako profesionalak.

ELKARGI enpresariek enpresentzat sortutako erakunde pribatua da. Beti, bere autonomiatik erabakiak hartu dituena, hala nola, erakunde publikoekin lankidetzan aritu dena. Hori guztia, enpresetako gerente edota finantza zuzendariek eskatutako beharrei erantzuten saiatzeko borondatearekin. Lankidetza publiko-pribatuko eredua arrakastatsua da. Lau hamarkada hauetan, ELKARGIk epe luzerako finantzazioa arazo bat ez bilakatzea lortu egin du; krisialdietan enpresa proiektu askok bizirautea ere erdietsi du; eta edozein unetan, enpresek ELKARGIko profesionaletan bide lagunak edukitzea ere, bere lorpenetako bat da.

 

Transformazioa.

Orain, 1980ko apirilaren 16ean sortu eta 40 urte gerorago, ELKARGI enpresetatik geroz eta gertuago egon nahi du eta praktikara eraman, finantza aliatuaren kontzeptua. Horretarako ELKARGI, Zenón Vázquezen lidergotzarekin, bezeroari begirako lanean buru-belarri ari da.

2019ko azken asteotan bere erakundeko enpresek dituzten beharrak galdetu eta gero, ELKARGI neurriak hartzen ari da, enpresa, autonomo zein ekintzaileei euren funtzio finantzarioaren profesionalizazioan laguntzeko, ikuspegi zabal batekin: finantzazioa produktu ezberdinen bitartez kudeatzetik hasita, arrikuskuaren gestioatik pasa (kanbio-tasak, lehengaiak, interes-tasak), euren egungo beharrei erantzuna emanten bidelagun izateraino: 4.0 industriaren garapena, digitalizazio beharrak, Erantzunkizun Sozial Korporatiboa, e.a.

Era berean, ELKARGI bere eskaintza formatiboa indartzen ari da, gaurkoatsuna zein interesa duten gaiekin. Horien artean, “Controlling finantzarioa” izeneko ikastaroa aipa genezake, sei moduluetan banatutakoa eta 2019ko bukaeran arrakastarekin burutu dena. Bere Finantza Masterra (PEDF) ere, aipatu daiteke, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan eskainitakoa. Master honen hurrengo edizioari, 2020ko urtarrilaren 31ean hasiera emango zaio.