ELKARGI, LEHENDAKARIA ETA AZPIAZU SAILBURUA ELKARTU DIRA, 500M/€-KO ZIRKULAGARRIAREN FINANTZAKETA LERROAREN ESKARIA BALORATZEKO

ELKARGI, JOSU SÁNCHEZ, ZENÓN VÁZQUEZ, IÑIGO URKULLU, PEDRO AZPIAZU

AURREIKUSPENAK GAINDITUAK IZAN DIRA IA 7.000 ESKAEREKIN, 1.230M €-KOAK.

ELKARGIko Presidenteak, Josu Sánchez, eta bere Zuzendari Nagusiak, Zenón Vázquez, bilera bat egin dute Iñigo Urkulllu Lehendakariarekin eta Pedro Azpiazu Sailburuarekin, iadanik lantzen ari den 500M/€-ko zirkulagarriaren finantzaketa lerroaren egoera aztertzeko eta baloratzeko. 7.000 eragiketa inguru egin dira, horietatik 705 autonomoek aurkeztutakoak, 1.230M€-koak, hain zuzen ere.

Datu horiek ezagutu ostean, Eusko Jaurlaritzak ELKARGIrekin batera eskarien eta zirkulagarri beharraren erradiografia zehatzagoa batean lan egiten ari dira, finantzaketa lerroaren zenbatekoa handitzeko aukera hobeto aztertu ahal izateko.

ELKARGIk, bere aldetik, esan du erabaki-hartzean arintasuna funtsezkoa dela egoera honetan, eta agerian utzi du joan den astetik aurrera, ildo horretako lehen eragiketak sinatzen ari direla.

Azkenik, bai Lehendakariak bai Azpiazu Salilburuak zintzotasunerako eta elkartasunerako deia egin dute, finantzaketa hori benetan behar duenak eska dezan, eta, gainera, banku-erakundeei eskaera egin diete salmenta gurutzaturik egin ez dezaten, beraientzat arriskurik ez duen produktua baita.

 

Informazioa gehiago | Covid-19 Mailegua:

www.elkargionline.com

ELKARGI GIPUZKOA: 943309060 - comercialgipuzkoa@elkargi.es
ELKARGI BIZKAIA: 944238228 - comercialbizkaia@elkargi.es
ELKARGI ARABA: 945231212 - comercialaraba@elkargi.es