ELKARGIk hausnarketa egin du enpresa sozialki arduratsua izateko moduari buruz

JON KEPA IZAGIRRE, ADOLFO GARCIA, ZENÓN VÁZQUEZ, MARIELI ARROYO, JOSU SÁNCHEZ, MARTA DE LA CUESTA

Elkarren Bermerako Sozietateak jardunaldi bat antolatu du ETEak Gizarte Erantzukizuneko Enpresa bihurtzeko erabakitze-prozesuak eta kudeaketa-sistemak ezagutarazteko, GJHen esparruan

Erantzukizun Sozial Korporatiboa’ izenburupean, ELKARGIk jardunaldi profesional bat antolatu du ETEak Gizarte Erantzukizuneko Enpresa bihurtzeko erabaki-prozesuak eta kudeaketa-sistemak ezagutarazteko, GJHen esparruan; horrela, garapen jasangarria eskatzen duen ingurunera egokitu da, eta, hala, haien errentagarritasun ekonomikoa hobetu da.

UPV/EHUren Miramar Jauregiko Jardunaldi Profesionaletan, Josu Sanchezek, ELKARGIko presidenteak; Marta de la Cuestak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko itdupm-ren laguntzailea eta Euskadiko Erantzukizun Sozial Korporatiboko eta Jasangarritasuneko Masterraren koordinatzaileak; Noel Martínek, Orkestra Instituto Vasco de Competitividad eta Fundación Deuston ikerlariak, eta Marieli Arroyok, Kutxabanken ESGko Zuzendariak hartu dute parte jardunaldi honetan.

Bigarren zatian, "Enpresen Erantzukizun Sozialaren Estrategia (EES) Enpresetan ezartzea" izenburupean, Adolfo Garcíak, EGE eta Reporting Integratuko Plangintza Arduradunak; Koldo Gonzalez de Audikanak, Pretronorreko Ingeniaritzako Gerenteak; Jon Kepa Izagirrek, I+G+i Kudeaketa Saileko Zuzendariak, eta Eduardo Urizarrek, Kalitate, Ingurumen, Arriskuen Prebentzio eta Erantzukizun Sozialeko Zuzendariak, hartu dute parte.

Zenón Vázquez ELKARGIko Zuzendari Nagusiak itxi du jardunaldia.