ELKARGIk ekonomia- eta finantza-soluzioak eskainiko dizkie HEGANeko bazkideei

ELKARGI SGR

HEGAN - Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea osatzen duten erakundeek egitura eta finantza-baldintzak etengabe hobetzeko aukera izango dute abal, aholkularitza eta prestakuntzaren bidez.

 

ELKARGIk eta HEGANek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute oraindik orain eta, haren bitartez, elkarrekin lan egingo dute enpresa eraginkor eta efizienteak, lehiakorrak eta enplegu-sortzaileak bultzatzeko. Hitzarmen horren bidez, Euskal Kluster Aeroespazialarekin kidetutako enpresek ekonomia- eta finantza-arloko soluzioak eskuratuko dituzte, ELKARGIren Abalaren bitartez, erakunde horien egitura eta finantza-baldintzak hobetu ahal izateko.

Hitzarmenean finantza-aholkularitza sartzen da, enpresa horiek identifikatzen dituzten beharrizanekin bat datozen abal-eskaerak planteatzeko. Bankaren osagarriak diren finantzaketa-iturriak eskuratu ahal izatea erraztuko zaie, ELKARGIk zenbait erakunderekin dituen hitzarmenei esker, adibidez, Eusko Jaurlaritzako Finantzen Euskal Institutuarekin, inbertsio-funts publiko eta/edo pribatuekin, eta abarrekin.

Gainera, ELKARGIk konpromisoa hartzen du HEGANen bazkideentzako finantza-soluzioetan bitartekari-lanak egiteko, adibidez, aldi berean erosketa-aukerekin alokatzen diren aktiboen salmentan, makineria-leasinga, factoring, etab.

Halaber, lankidetza-akordioak oinarriak ezarriko ditu enpresen eskaintza eta eskaria ezkonduko dituen enpresen eta ezagutzaren ekosistema batera errazago sartzeko, adibidez, proiektuak bilatzen dituzten inbertsiogileak, inbertsiogileak edo lankidetzak behar dituzten proiektuak, etab.

Akordioa Ana Villate HEGANeko zuzendariak eta Pio Aguirre ELKARGI SGRko zuzendari nagusiak sinatu dute. Aguirrek adierazi duenez, garrantzizkoa da “ELKARGIk bere ezagutza eta esperientzia guztia jartzea HEGANeko bazkideek, etorkizuna eta jasangarritasun ekonomikoa adierazten dituen arlo bateko aurrendari direnez, aukera izan dezaten ekonomia- eta finantza-soluzio onenak jasotzeko”. Bere aldetik, Ana Villateren iritziz, akordio honek balioko du dagoeneko bi erakundeen artean bazeuden lokarriak sendotzeko, eta “une ezin hobean egokitu da gure bazkideei ELKARGIren finantza-zerbitzuak eskaini eta emateko; hartara, gure enpresaburuen proiektuak garatu eta gure lehiakortasuna areagotuko ahal izango da, hori giltzarria baita globala den arlo honetan”.