ELKARGIK ETA EUSKO JAURLARITZAK ELKARGIK 25M/€-KO PRESAZKO FINANTZAKETA-LERROA IREKI DUTE ENPRESA TXIKI ETA ERTAINENTZAT ETA AUTONOMOENTZAT, % 0-ko INTERES-TASAREKIN

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.
Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.
"Zubiarena" egingo duen tresna bat da, betiere Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin eta hemen jarduten duten banku-erakundeekin lankidetzan aurreikusitako 500 m/€-ko zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa prest izan arte.
Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egitura-gastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).
Hauek dira maileguen baldintzak:
• Zenbateko minimoa: 5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
• Zenbateko maximoa: 50.000€ autonomoentzat eta 1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
• Interes-tasa: % 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50).
• Finantzaketa-epea: Gehienez 5 urte.
• Gabezia: 12 hilabetera arte.
• Kuotak: Hiru hilean behin.
Hauek dira eskuratzeko baldintzak:
• Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik.
• Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea.
• Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea.
• Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.
Informazio gehiago:
ELKARGI: www.elkargionline.com
ARABA: 945 231 212 - comercialaraba@elkargi.es
BIZKAIA: 944 238 228 - comercialbizkaia@elkargi.es
GIPUZKOA: 943309060 - comercialgipuzkoa@elkargi.es