ELKARGIk ‘Controlling finantzarioa’ri buruzko ikastaro berritzaile bat abiatu du euskal enpresa txiki eta ertainen eskaerari erantzuneteko

ELKARGI SGR, CONTROLLING FINANCIERO, ISABEL GONZALEZ, ZENON VAZQUEZ

Bilbon emango den 'controller' funtzio operatiboan espezializatutako ikastaro honek oso harrera ona izan du enpresen aldetik, eta agerian utzi du gaur egun enpresek duten premia larrienetako bati erantzuten diola.

Mundu-mailako merkatu global honetan, euskal enpresa, bere profil esportatzailea dela-eta, oso eraginpean dago, ingurune ekonomiko eta finantzario aldakor eta zalantzagarri batean, kudeaketa kontrolatzeko funtzioen aplikazio egokia inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun. Batez ere, emaitzen kontua optimizatzera bideratutako erabaki egokienak hartzeari begira.

ELKARGIk, funtzio finantzarioa profesionalizatzeko duen eginkizunaren ildotik, antzeman du gaur egungo euskal enpresen premia nagusietako bat dela, hain zuzen ere, kudeaketa modu integralean kontrolatzearekin lotutako oinarrietan sakontzea. Hortik sortu da kudeaketako ikastaro praktiko hau, eta berezitasun bat du: euskal enpresa traktore garrantzitsuetako zuzendari finantzarioek eta controllerrek emango dute, ELKARGIko profesionalekin batera. hainbat tamainata eta jarduera-sektoretako euskal ETE-etako kudeatzailek eta finantza-arduradunek eman dute izen ikastaroan.

Bilbon egingo den prestakuntza-ekimen honen bidez, ELKARGIren helburua da ETEak “erabakiak hartzeko moduan egotea, beren etorkizunari hobeto aurrea hartzeko, iraganari erreparatu beharrean”, eta euskal ETE baten finantza-arduradunaren figurak tamaina handiko enpresa baten controllerraren ikuspegi globala eta gaikuntza bereganatzea. Izan ere, gaur egun figura hori erabakigarria da CEOren erabakiak hartzerakoan.

Ikastaro hau urriaren 18an, ostirala, hasiko da eta 6 modulu edo prestakuntza-saiotan banatuta dago. Modulu edo saio horietako bakoitzean, enpresaren controllerraren eginkizuna osatzen duten alderdiak garatzen dira; oso alderdi garrantzitsuak ere, hala nola banku-harremanak eta finantzaketa-iturriak, diruzaintzaren kudeaketa, zirkulatzailearen inbertsioa eta inbertsio-erabakietan edo ekonomia- eta finantza-arloko informazio-sistemen funtsezkoak diren irizpideak zehaztea, besteak beste.

ELKARGI SGRk, Estatu osoko berme-sozietate liderrak, bere abalari esker eta ETE-ek, ekintzaileek eta autonomoek benetako finantzazioa lortzea ahalbidetzeari esker, “Finantza-ikasgela”ko dibisioa bultzatzen du ikastaro espezializatu honen bidez, eta, horrela, “aliatu” finantzario izateko misioa indartzen du.