ELKARGIk eta “CEBEK EMPRENDE”-k sinatu dute Bizkaiako ekintzaileei soluzio finantzarioak emateko elkarlan-akordioa

Francisco Javier Azpiazu, Zenón Vázquez

Gaur goizean Francisco J. Azpiazuk (CEBEK-eko idazkari nagusia) eta Zenon Vázquezek (ELKARGIlo zuzendari nagusia) hitzarmen bat sinatu dute "CEBEK EMPRENDE" eta ELKARGIren arteko elkarlan estua bultzatzeko eta CEBEK Emprendeko enpresei ekonomi-finantza eremuan soluzio finantzarioak emateko helburuarekin

Hitzarmen honen bidez ELKARGIk ekintzaileei aholkularitza finantzario indibiduala eta taldekoa emango die beraien beharretara egokitutako abalen eskaerak egiteko helburuarekin eta finantziazio eta bermeei buruzko informazioa partekatuko du eskatuz gero.

Eusko Jaurlaritzako FEI, inbertsio-funtsa publiko edota pribatuak, eta abarren hitzarmenen bitartez, ahaleginduko da bankuez kanpoko finantziazio osagarri iturrietara sarbidea errazten baita ere.

Era berean, enpresen onerako finantzaketa eta bermearen laguntza bilaketa-lanetan lagunduko du eta "Cebek Emprende"-ko enpresentzako finantza-konponbideetan lagunduko du, adibidez, aktiboen salerosketan (higiezinak, makineria,...), leasing-arekin, makineriaren leasing-arekin, factoring, eta beste batzuen artean salerosketa-opzioarekin (lease-back) alokatzen direnak, besteak beste.

Bestalde, Elkargik parte hartuko du "Cebek Emprende"-k antolatzen dituen jardunaldietan, ekitaldietan, prestakuntzan, kolaborazioetan eta abarretan, ekintzaileen inguruko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren ezagutzaren garapena sustatzeko.

Bestalde, "Cebek Emprende"-k Elkargik bere kideei ematen dien balioa agerian utzi eta zabalduko du, bai finantziazioa erraztu eta hobetu dezaten, bai sortu berri diren enpresen beharizanei irtenbideak emateko, abalaren bidez eta bere aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuen bidez.

Halaber, "Cebek Emprende"-k, Elkargiren parte hartzea bultzatuko du antolatzen dituen eta egoki iruditzen zaizkion tailerretan, jardunaldietan, ekitaldietan eta antzekoetan

Hitzarmen honen bidez, gure lurraldeko ekintzaileen "finantza kultura" bultzatu nahi da.