Vázquez: “Gaur inoiz baino gehiago, eszenatoki ezberdinak bere gain hartzen dituen finantza-plan bat edukitzea erabakiorra izango da, etorkizunari garantiekin aurre egiteko"

ZENÓN VÁZQUEZ, JUAN MIGUEL SUCUNZA, CARLOS FERNÁNDEZ

Horrela azaldu du, atzo arratsaldez CEN erakundeak antolatutako eta "Instrumentos de apoyo financiero" izeneko webinarrean.

Finantzazioa, diruzaintza eta epe motzera enpresek dituzten ziurgabetasunak webinarrean hizpide izan dira "Instrumentos de apoyo financiero: ELKARGI y SONAGAR", titulupeko jardunaldian. Confederación Empresarial Navarra (CEN) erakundeak antolatuta, besteak beste Elkargiko zuzendari nagusia den Zenón Vázquez hizlari gisa aritu da, Juan Miguel Sucunza eta Carlos Fernández, CENeko Presidentea eta zuzendaria nagusiarekin batera, hurrenez hurren.

CENeko Presidentea, Juan Miguel Sucunza, irekiera burutu du. Bere hitzetan, “enpresek, gaur inoiz baino gehiago, epe motzera era laguntza behar dute pandemiaren eraginez sortzen ari diren ondorioei aurre egiteko. Ziurgabetsunez beteriko egoeran gaude. Lankidetza ezinbestekoa da, aurrretik ditugun erronkak gainditzeko”.

Horri lotuta, Elkargiko zuzendari nagusia den Zenon Vázquezek hauxe aipatu du: “enpresei guregana gerturatzeko gonbitea egite ari gara, euren beharrak azaldu ditzaten, geure esku dagoen guztia egingo baitugu elkarlanean egoeratik ateratzeko”. Elkargin, finantzazioarekin batera, aholkularitza ekonomiko-finantzarioa dugu, enpresak eurak dira gure jabeak eta horiei begirako irtenbideetan lanean ari gara.