Elkargik kontseilari izendatu du Beatriz Gorbea Mendizabal, Hostelería Via Norte Group-en CEOa

ELKARGI SEG

Elkargi SGR Elkarrekiko Garantia Elkarteak kooptazioz izendatu du kontseilari Beatriz Gorbea, Hostelería Via Norte Group-en CEOa eta jabea, 2018ko azaroaren 6ko Administrazio Kontseiluaren ondoren.

Beatriz Gorbea (39), bokazioz ekintzailea eta enpresa-familiatik etorria, oso gaztetatik hasi zen ibilbide profesional zabala egiten hainbat sektoretan, hala nola petrolio-industrian, gasolina-zerbitzuguneetan, ostalaritzan eta sukaldaritzan, zuzendari eta kontseilari gisa eta are negozio berrien sustapen eta garapeneko aholkulari gisa ere. Bere jardun profesionalaren zati handi bat gasolina-zerbitzuguneak zuzentzen eta sortzen garatu du, eta kontseilari gisa aritu da ESERGI SA petrolio-enpresan eta Gorbea Mendizabal familia-taldean. Izan ere, 15 urtetik gorako esperientzia du sektore horretan. Geroztik, ostalaritzako eta sukaldaritzako zenbait negozio sortu eta kudeatu du eta gaur egun 4 jatetxe eta hotel bat kudeatzen ari da.

2010 eta 2016 artean kontseilari gisa aritu zen barne-kalitateko eginkizunak betetzen eta jarduera hori aldi baterako utzi zuen amatasuna zela eta. Duela gutxi berriz hartu du kontseilari-kargua. Berak dioen moduan, “euskal enpresaburuengan sinesten dut, haien garapen- eta jasangarritasun-ahalmenean”.

Ekonomia- eta enpresa-zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Europako Nazioarteko Negozioetako masterra (Edhec, Frantzia) du, baita Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritza Estrategikoko masterra ere.

Elkargiko lehendakari Josu Sánchezen hitzetan, “Beatriz Gorbea gure erakundera itzultzea albiste ona da, Elkargik gure gizartean betetzen duen eginkizun garrantzitsua ezagutzen duenez, indartu egiten baitu enpresa-orientazioa eta funtsezko ikuskera profesionala eskaintzen baitu gure produkzio-ehuna finkatzen eta proiektuak hezurmamitzen laguntzeko”.