Nafarroako enpresa eta autonomoentzako finantzazioa hedatzen da

MANU AYERDI, PILAR IRIGOYEN, ZENÓN VÁZQUEZ

Sodenak 50 milioi euro gehiagorekin finantzazioaren aldeko apustua sendotzen du. ELKARGIk 25 milioi gehiago bideratuko ditu, martxoaren 31ean sinatutako hitzarmenaren osagai bezala, COVID-19aren aurreko enpresek eta autonomoek duten finantza beharrei erantzuna emateko.

Manu Ayerdik, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Sodenako (Nafarroako Garapen Sozietatea, SL) lehendakariak hitzarmen bat sinatu du, Elkargiko zuzendari nagusiekin, Zenon Vazquezekin, beste 25 milioi euro gehitzeko lehenagotik sinaturiko hitzarmenari, enpresa eta autonomoei finantzaketa erraztu asmoz. Beti ere, COVID-19aren osasun-krisiaren efektuak arintzeko helburuarekin.

Hitzarmen berriaren arabera, adostutako gehitzearekin, ELKARGIk gehienez 75 milioi euroko finantzazioa bideratzeko aukera izango du, hasieran aurreikusitako 50 milioiren ordez. Lankidetza publiko-pribatuko neurri aproposa, enpresa ehunaren beharrei erantzuna eman asmoz.

900 eskaera inguru

Enpresek eta autonomoek finantzatzeko beharra dutela nabaria da, COVID krisiaren ondorioz. ELKARGI buru-belarri lanean aritu da eta dabil, jaso dituen 900 eskaerei erantzuna eman asmoz. Enpresa eta autónomo horien guztien %95 baino gehiagori jada, erantzuna eman zaie.

ELKARGIn lanean dihardugu, enpresen behar finantzarioetatik gertu egoteko. Elkartze puntu berriak sortzeko.