Enpresak arriskuen kudeaketan eta kontrolean laguntzeko, METIX jaio da, ELKARGI eta Omega IGFren eskutik

ELKARGI SGR, METIX GESTIÓN DE RIESGOS, OMEGA IGF, DIBISAK, LEHENGAIAK, INTERES TIPOAK, NAZIOARTEKO ERAGIKETAK

ENPRESAK LAGUNDUKO DITU, KANBIO-TASA, INTERES-TASA ETA LEHENGAIEN INGURUKO ARRISKU FINANTZARIOEN PLANIFIKAZIO, KUDEAKETA ETA KONTROLEAN.

ELKARGI eta Omega IGF aholkularitzak, METIX Gestión de Riesgos proiektua abian jarri dute. Hemendik aurrera enpresak lagunduko ditu, kanbio-tasa, interes-tasa eta lehengaien inguruko arrisku finantzarioen planifikazio, kudeaketa eta kontrolean. Ekimen berri honi esker, irtenbide errazak eskainiko zaizkie, euren jardueraren garapenaren ondorioz eta nazioarteko merkatuetan aritzen direnez, eguneroko kudeaketetan arrisku ezberdinei aurre egin behar izaten duten enpresei.

Zenón Vázquez, ELKARGIko Zuzendari Nagusiarentzat, “METIXek arriskuen kudeaketari dagozkion irtenbideak konplexuak direnaren mitoa deuseztu nahi du, konponbide errazak bideratuz arazo konplexuak konpontzeko. Honela, kasuan kasuko erantzunak ipiniko ditu enpresen esku, produktu finantzario ezberdinen bitartez askotariko premiei erantzunez”.

2009az geroztik, gure enpresen nazioarteko jardueraren pisua 17 puntu baino gehiago igo da, esportazioak zein inportazioak BPGren %52a izateraino. Honek, susperraldi ekonomikoa azaltzearekin batera, agerian uzten du ere, nazioartean aritzeak dakartzan arrisku finantzarioak hobeto ezagutzearen beharra badagoela. Honen aurrean, enpresa batzuk, inolako kudeaketarik ez egitea erabakitzen dute, nahiz eta horrela ere posizioa hartzen duten; beste batzuk, zuzenean nazioarteko arriskua kudeatzen dute eskura dituzten produktuen ezagutza eskasarekin. METIX proiektua, egoera honi erantzuteko asmoz jaio da.

METIXek eskainiko duen zerbitzua bezeroei eskainiko dien konfiantza, gertutasun eta gardentasunean oinarrituko da. Harreman honetan, bidelagun izateaz gain, beste bi helburu ere izango dira: datu makroekonomikoen interpretazioa eta balio erantsia sortzea.

Arriskuen kudeaketa politika egokia ez da oinarritzen proiektuaren ontasunean, ezta finantza-produktu ezberdinen erabiileran ere. Ez dago pronostiko hoberik, ez produktu hoberik ere. Negozio bati egonkortasuna ematen diona, inpaktu ezberdinen analisia da, helburuak behar bezala definitzea, euren jarraioena eta finantza-produktuen erabilera egokia”, Jose Manuel Pazos, Omega IGFko sortzailearen esanetan.

Proiektua Natalia M. Idarretak zuzenduko du, Airbus, Erste, BBVA, Santander, HSBC, Morgan Stanley… bezalako multinazional zein banka esparruan, 10 urte baino gehiagoko esperientzia duena eta berarekin, Omega IGFko sortzailea den Jose Manuel Pazos izango da, enpresetan arriskuen kontrolerako politikak ezartzen ibilbide luzea duen aditua. Biak eskarmentu eta esperientzia handikoak dira eta finantza errealitate honi buruz ezagutza sakonekoak.

METIX Gestión de Riesgos ekimena bi bazkideen batasuna da: alde batetik ELKARGIren 40 urtetako ibilbidea eta konfiantza, hartzen ditu abiapuntu gisa, baita 15.600 enpresetako sozietate oinarriarekin duen harremana ere. Bestetik, Omega IGFk enpresen aholkularitza independiente eta profesionalean duen 25 urtetako esperientzia, 10.000 milioi eurotik gorako eguneroko bolumenean mugitzen den arrisku finantzarioko kudeaketa bermatuaz.

2020ko otsailak 17