"Lehiatzeko hazi" jardunaldiak negozio-aukera berrien aurrean, hazteko estrategiak azaltzen ditu.

ELKARGI SGR

Elkargik antolatu du Sodenarekin lankidetzan, Nafarroako enpresa, finantza eta erakunde arloetako 200 ordezkari baino gehiago bildu ditu Baluarten.

Iruñea, 2020ko martxoaren 10a.- Nafarroako enpresa, finantza eta erakunde-eremuko 200 ordezkari baino gehiagok parte hartu dute astearte honetan, "Lehiatzeko hazi"  jardunaldien bigarren edizioan. Elkargi,  elkarrekiko garantía elkarteak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Sodenarekin elkarlanean eta lankidetzan, Baluarte kongresu jauregian, merkatuan dauden negozio aukera berrien aurrean hazkunderako hainbat estrategia jarri dira abian eta era berean, handitzeko, finantziazioak jokatzen duen papera aztertu da.

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapena Sustatzeko kontseilari eta Sodenako presidenteak Manu Ayerdik eta Josu Sánchez Elkargiko presidenteak bilera egin dute. Azken honek ELKARGIren ibilbidea goraipatu du, Apirilaren 16an 40 urte beteko dituela esanaz  eta "ELKARGIk, ETEen finantziaziorako sarbidea hobetzeko eragin erabakigarria izan du, horietako asko nafarrak izanik" hitzez hitz. Era berean, Iruñea eta Nafarroa, elkartearen etorkizunean ezinbestekoak direla esan du eta  ELKARGIren historian leku nabarmena dutela,  "1.050 enpresa nafar baino gehiagok osatzen baitute gure sozietatea", gaineratu zuen.

Argudio horri jarraituz, Josu Sánchezek Elkargik Nafarroan duen jarduerari buruzko zenbait datu eman ditu. Datu hauen arabera finantziatutako bolumenean gehikuntza handia eman da, adibidez, 2019. ekitaldian, Elkargik 43,3 milioi euroko eragiketak finantzatu ditu, "Aurreko urtean finantzatutako kopuruaren aldean %35 gehiago". Kopuru horretatik 36,8 milioi inbertsio proiektuetara bideratu ziren. "Elkargik Nafarroako emandako abalekin enpresa-garapenari egindako ekarpen historikoa 560 milioi eurotik gorakoa da".

Bestalde, Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Enpresa Garapenerako kontseilariak eta Sodenako presidenteak azpimarratu duenez, "enpresek muskulu-finantzarioa behar dute testuinguru globalean lehiatzeko, innobazioan inbertitzeko, produktibitatea hobetzeko edota inbertsioak errentagarri bihurtzen dituzten merkatuetan sartu ahal izateko ".

Hain zuzen ere, Sodenako presidenteak lurraldeko ekoizpen-sarearen erronketako bat haztea dela gogorarazi du. "Nafarroak enpresa ertain eta handi gehiago behar ditu kanpoko merkatuetan sartzeko" azpimarratu du.

Testuinguru honetan, Sodenako presidenteak balioan jarri du sozietate publiko honek Elkargi eta Sonagarrekin 2016tik mantentzen duen lankidetza akordioa. Hitzarmen “disruptivo” honek 823 abal ahalbideratu ditu Erkidegoko 536 enpresatan “144,2 milioi euroko inbertsioak egiteko edo zirkulatzaile-beharrak betetzeko”.  Ayerdik bukatu du esanez, Sodenak bere konpromesua mantentzen duela enpresariekin, izan ere, enpresek honen beharra dute: “finantza-palanka bat negozio aukerak berriak sortzeko, finantziazio tradizionalak ez baitu baloratzen bere laguntza ematerako orduan”.

"TEMPO" BERRIA

Irekitze hitzaldia bukatu eta gero, jardunaldiak jarraitu du José Pozak, MásMóvil taldeko presidenteordea, "De senda, a camino en el tempo" izenburupeko hitzaldiarekin. Bere parte hartzean hizlariak azaldu du nola telefonia mugikorreko proiektu hau jaio zen "ia ezerezetik". Zehazki, bere jatorria Ibercom gipuzkoar ETEan kokatu behar da, bere garaian berrikuntza eta "senda" berri bat sortu nahi izan zelako telekomunikazioen eremuan.

Era berean, bere hastapenetan "itsasargirik gabe ibiltzen ginen, aldezaurretik ezerrez eduki gabe" egiten genuela gogora gogorarazi du, "baina pausoz pauso, proiektua sendotzea lortu genuen, gero hazkundea, ia erraldoia, Ibex 35 indizean parte izatera iritsi arte".

Prozesu horren harira, Poza gogoeta egin du nola enpresa bat basamortuan egotetik aireratze bertikalera iritzi dezakeen, ia fakturaziorik ez edukitzetik ia 1.300 milioi euroko negozio-zifrara iristera.

Horregatik, MásMóvil taldeko presidenteordeak enpresei etorkizunari aurrea hartzeko eta existitzen ez dena eraikitzeko deia egin die enpresei: "izan ere, lanerako eta ongizaterako aukera berriak sortzeko modu bakarra da, etorkizuneko belaunaldientzat etorkizuneko aukerak sortzea, hain zuzen ere". Eszenatoki horren aurrean, bi gomendio egin ditu. Batetik, modu egituratuan haztea. "Tempoak ere erabilitako estrategian egon behar du", gaineratu du.

Beste aldetik, "Finantza industria osoa da, gure konpainiei laguntzen eta indartzen duena, eta beste batzuk erakarri ahal dituena".

AUKERA BERRIEN AURREAN KASU ARRAKASTATZUAK

Geroxeago, Pilar Irigoien, Sodenako zuzendari kudeatzailea, mahai ingururako sarrera egin du.

“Aukera berrietaruntz” izenburupean, mahai inguru bat egon da, arrakastazko ibilbideak eta kasuak egiaztatuta dituzten lau enpresaburuak, lehen pertsonan eta euren erakundeetako zuzeneko esperientziari buruz bertan hitz egin dutenak, hain zuzen ere, Esteban Morrás, Das Nano, presidente eta kofundatzailea, Ascen Cruchaga, Orbital Critical Systemseko zuzendari nagusia eta kofundatzailea, Eneko Sanz, Nabrawind Technologies, eta José Antonio Molina, Embega S.Coop-eko zuzendari-kudeatzailea.

Zenón Vázquez, Elkargiko zuzendari nagusiak, bere aldetik, Baluarteko jardunaldia itxi du. Bere hitzaldian, Elkargi enpresen "aliatu finantzarioa" dela azpimarratu du. "Enpresengandik eta enpresentzat sortutako erakunde bat gara, finantza erreferente bat, enpresa-sarearekin konprometituta dagoena, eta neurrirako finantzaketa eskaintzen duena", azpimarratu du. Testuinguru horretan, finantziazioaren alorrean zein aholkularitza eta prestakuntzaren alorrean, Elkargik eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak zerrendatu ditu. Horietatik guztietatik, batez ere nabarmendu du METIX "enpresa txiki eta ertainei truke-tasen, interes-tasen eta lehengaien kudeaketa planifikazioan, kudeaketan eta kontrolean ETEei aholkuak emateko" orain dela gutxi abian jarri dena. Hori dela eta, Vázquezek "interes eta finantza beharrak gurekin partekatzea" eskatu die Baluartera bertaratu diren korporazioei, "Elkargiren baldintzarik gabeko babesa izango dutelako bermatzeko".