Elkargiren 40 urteei "Fundación Empresa Vasca" saria

Aitor Zumarraga, Irizar e-mobility, Grupo Lapiur, SMC España, Josu Sánchez

Euskal Enpresaren Gauaren XXIX. edizioak, Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak antolatuak, aparteko saria eman dio Elkargiri bere 40 urteko ibilbideagatik.

Elkargiko lehendakari Josu Sánchezek, Euskal Enpresa Fundazioari eta Empresa XXI egunkariari esker ona adierazteaz gain, eskerrak eman zizkien 40 urte hauetan erakundeko kide aktibo izan diren guztiei. “Urte hauetan beren onena eman duten emakume eta gizon guztiak eta erakundeko arduradun nagusiak” goraipatuz.

Une honetan, gaur egungo egoera eta inguratzen gaituen horren krisi mingarriarekin, Elkargik garrantzia berezia hartu du finantziazioa eskuratzeko duen eraginagatik. Hori dela eta, "orain beste edozein unetan baino gehiago, bere finantza gaitasuna indartzea justifikatuta dago", amaitu du.

Euskal Enpresaren Gauaren beste irabazleak: Aitor Zumarraga Berasaluce (Euskal Enpresari Onena); Irizar e-mobility (Made in Euskadi), Grupo Lazpiur (Enpresa Berrikuntza) eta SMC España (Euskal Makila).