Rural Kutxa ELKARGIren kapital sozialean sartu da, enpresek dituzten egungo behar finantzarioetan laguntzeko

 

Entitateak ELKARGIrekin duen harremana sendotzeko apustua egiten du, enpresa eta autonomoek egun dituzten erronka guztien aurrean, finantzazio alternatibarik onenak eskaintzeko helburuarekin.
Akordioa, Juan María Ayechuk, Rural Kutxako enpresa saileko zuzendariak eta Zenón Vázquezek, Elkargiko zuzendari nagusiak sinatu dute, ondoko helburuarekin: egungo egoerari aurre egiteko enpresei laguntzea eta irtenbide finantzarioekin lagundu, lehiakorragoak izan daitezen.

Entitateak ELKARGIrekin duen harremana sendotzeko apustua egiten du, enpresa eta autonomoek egun dituzten erronka guztien aurrean, finantzazio alternatibarik onenak eskaintzeko helburuarekin.

Akordioa, Juan María Ayechuk, Rural Kutxako enpresa saileko zuzendariak eta Zenón Vázquezek, Elkargiko zuzendari nagusiak sinatu dute, ondoko helburuarekin: egungo egoerari aurre egiteko enpresei laguntzea eta irtenbide finantzarioekin lagundu, lehiakorragoak izan daitezen.

 

Enpresen neurrira egindako irtenbide finantzarioak eskaintzea, epeetan azkarrak direnak eta egungo beharrei erantzungo dietenak. Asmo honekin, Rural Kutxak eta Elkargik, azken urteotako euren harreman estua berrindartzea erabaki dute. Honela, bi erakundeek enpresei lagunduko diete, egun bizi dugun krisi egoeratik ateratzeko aurretik dituzten euren erronkekin: digitalizazio eta iraunkortasun proiektuetan inbertitu, batez ere, nazioarteko eszenatokietan enpresak lehiakorragoak izan daitezen.

 

Honela, kreditu kooperatibak ELKARGIren kapital sozialean egingo duen aportazio ekonomikoari esker, Rural Kutxak jarduera bolumenagatik estatu osoko lehenenago garantia erakundea den Elkargiren papera berrindartu nahi du; gaur egun arrazoi gehiagorekin, Elkargi bera eraberritze prozesu sakonean dagoelaz baliatuz, aholkularitza eta trebakuntza finantzarioko zerbitzu berriak sortzen ari delako.

 

Azken finean, Juan María Ayechuk, Rural Kutxako enpresa saileko zuzendariak eta Zenón Vázquezek, Elkargiko zuzendari nagusiak sinatu duten aliantza berri honek zera bilatzen du: enpresei laguntza eskaintzeko aukera berriak sortzea, etorkizunari garantia gehiagorekin aurre egin ahal izateko; eta enpresa zein autonomoei, finantzazio egokia eskura jartzea, beren garapenean lagun diezaien. Rural Kutxaren apustu garbia da, ekonomia errealari bultzada emateko, enpresa txiki eta ertainaren neurrira egindako finantzario lerroekin.

 

 

Juan María Ayechuk, Rural Kutxako Enpresa saileko zuzendariak zera aipatu du: “ELKARGIri eskertu nahi diogu bazkide babesle gisa aritzeko aukera. Urte asko daramatzagu elkarlanean, enpresetatik gertu, beraien behar finantzarioei erantzuna ematen eta guretzako, esperientzia oso positiboa da. Lanean dihardugun lurraldeetan erreferentziazko erakundea gara, enpresek, autonomoek eta familiek dituzten beharretatik gertu dagoena; Elkargirekin lankidetzan gizartearen garapenaren alde egin nahi dugu, aurrera eraman ditzakegun lankidetza lerro guztietan”.

 

Elkargiko zuzendari nagusiak, Zenón Vázquezek, Rural Kutxak egiten duen apustua eskertu nahi izan du, “gure kapital soziala indartzerakoan, Elkargirekiko aitortza garbia egiten ari baitira, erreferentziazko finantza erakunde gisa. Honi esker ere, Rural Kutxak adierazten digu, enpresek eta autonomoek behar duten finantzaziora iristeko Elkargi bidelaguna dela”.

 

Vázquezen hitzetan, aliantza honek, “geure jarduera finantzarioa berrindartzera garamatza. Enpresen funtzio finantzarioa hobetzeko guk ditugun produktu eta zerbitzuak sendotzera; ez bakarrik finantzazioaren bidetik, baita aholkularitza eta trebakuntza finantzariotik ere”. Horregatik amaitu du esanaz, “Elkargi transformazio prozesuan dago bete-betean eta egun dituen 21.500 enpresa bazkidetik gertu egongo da, eta nahi duten guztietatik, euren finantza funtzioaren profesionalizazioan laguntzeko”.