ELKARGIk Euskadiko enpresaren nazioarteko finantzaziorako aliantza estrategikoa bultzatuko du

Eusko Jaurlaritza, COFIDES eta ELKARGIren arteko akordio honi esker, enpresak epe ertain eta luzerako maileguetara iristeko aukera izango dute, atzerrian inbertsio produktiboak zein ezarpen komertzialak diren proiektuak egiteko.

 

Hitzarmena, ELKARGIk antolatutako Foro Digital baten testuinguruan burutu da.

 

ELKARGI, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, SPRI taldearen barne dagoena, COFIDES eta Finantzatziorako Euskal Institutua, Euskadiko enpresen nazioartekotzea bultzatuko dute. Euren arteko lankidetza berrindatu eta berrantolatzen dute, besteak beste ekimen hauek bultzateko: 2019ko urtean, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, COFIDES eta FEI artean sortu zen 100 milioi euroko tresna finantzarioa sendotu; euren guztien arteko aldez aurretikoak diren eta nazioarteko finantzazioa errazteko diren akordioak bultzatu eta honela, euskal enpresek atzerrian dituzten inbertsio produktiboei edota ezarpen komertzialei beharrezkoa zaien laguntza eman.

 

Hitzarmen honi esker, lau erakundeek euskal enpresaren nazioarteko hazkundea bultzatuko dute. Honi esker, lauon arteko aliantza estrategikoa sendotzen da, enpresek nazioarte mailan dituzten finantzazio proiektuei estaldura emateko. Honela, enpresek epe ertaina eta luzera begirako maileguak eskura izango dituzte, inbertsio produktiboak edota ezarpen komertzialak egiteko. Gaur egun, enpresa txiki-ertainentzat ere, nazioartean aritzea aukera baino gehiago, ia ezinbestekoa baita.

 

Akordio hau, ELKARGIk antolatu duen Foro Digital baten harira burutu da, zeinean sinatzaileekin batera, Eusko Ganberak erakundea ere, ordezkaturik egon den.

 

Sinadura honekin euskal enpresari finantzaziora iristea erraztu nahi zaio, ezarpen internazionalaren aldeko kultura sustatu nahi da eta baita, kooperazio eta lankidetza politikak bultzatu ere, nazioartean lan egitea, geroz eta ezinbestekoagoa delako euskal enpresarentzat.

 

Gaurko sinaduran, Eusko Jaurlaritzako Sailburuordea den eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziako presidentea den Javier Zarraonandia; COFIDES erakundeko presidentea, José Luis Curbelo; Javier Arnáez, Finatzen Euskal Institutoko zuzendari nagusia eta Zenón Vázquez, ELKARGIko zuzendari nagusia egon dira. Aliantza estrategiko honek, enpresa ehunarentzat bultzada izatearekin batera, erakude hauek denek euren artean zituzten akordio ezberidnak ordenatzen ditu.

 

Nazioarteko finantzazioa, mundu mailako pandemia garaian

 

ELKARGIk bere egoitzan antolatuta eta “Nazioarteko finantzazioa mundu mailako pandemia garaian” titulupean, online ekitaldia burutu da gaur, aipatu akordioa aurkezteko baliogarri izan dena.

 

Foro digital honetan, José Luis Curbelo, Javier Zarraonandia eta Zenón Vázquez aritu dira, zeinei eta Eusko Ganberak antolakundearen aldetik, Javier Zubia gaineratu zaien. Berak hartu du lehendabiziko hitza, nazioartean ematen ari diren tendentziak aztertzearekin batera, enpresei gomendia luzatzeko: enpresek euren negozioak dibertsifikatu behar dituzte eta hazkunde aukera handia duten lurraldeetan egon, gaur egun, euskal enpresen presentzia txikiagoa dutenak, guztiak ere.

 

ELKARGIren aldetik, bere zuzendari nagusia den Zenón Vázquezek, “dibertsifikazio globala” aipatu du, “dibertsifikazio geografikoaren aldeko apustua aldarrikatzearekin batera, anbizioarekin lan egiteko”. Horretarako neurriak hartzen joan behar garela aipatu du, etorkizuneko negozio eta finantzazio beharrei aurre hartzeko. Enpresek badute gaur, ELKARGI nazioartekotzerako bidelagun bezala.

 

José Luis Curbelo, COFIDESeko presidenteak azaldu du, “Spri taldearekin, FEIarekin eta Elkargirekin daramagun lankidetza, COFIDES gisa euskal enpresei bideratzen ari garen finantzazioa bultzatzeko baliogarria gertatzen ari dela”. 2018tik gaur arte, 171 milioi euro bideratu dituztela aipatu du, aurreko epealdiarekin alderatuta %86 gehiago.

 

Bukatzeko, Javier Zarraonandiak azpimarratu nahi izan du, Euskadiko ekonomiaren irekiera maila altua mantentzea ezinbestekoa dela, “nazioarteko ikuspegi hau palanka delako gure garapen ekonomikoan”. 2.010 euskal enpresa ezarpen daude gaur egun nazioartean, eta horietatik 850 baino gehiago produktiboak dira. Edonola, hazkude prozesuan dauden merkatu berrietara jauzia egitea ezinbestekoa dela nabarmendu du, nahiz eta gure enpresentzat zailagoa izan. Honela, Zarraonandiak, BTI erakundeak dituen tresna ezberdinak aurkeztu ditu, prozesu honetan enpresentzat funtsezkoak direnak.

 

Denek bat egin dute ondokoa aipatzeraokoan: geroz eta globalagoa den mundo honetan lehiakorrak izateko, lankidetza ezinbestekoa da. Honela sortzen da gaurko akordioa, gure enpresa txiki eta ertainei begira, aukerarik onena bezala.