ELKARGIk BerriUPeko ekintzaileak finantziatuko ditu

PATRICIA CASADO, ZENÓN VÁZQUEZ

ELKARGIk, proiektuen azelerazioan aditua den BerriUp-ek hautatutako startupak 250.000 eurorekin finantzatuko ditu, hauek hazkunde potentzial handia dutenean.

Zenón Vázquez eta Patricia Casadok sinatutako aliantza honek, enpresa berrien garapena sustatzeko balioko du, ezinbestekoa dena, orain dugun egoera hain ziurgabearekin.


ELKARGI enpresa-ehun guztiari laguntzeko erabakiarekin jarraitzen du
, lankidetzaren bidez, bizi dugun egoera ekonomiko zailari aurre egin ahal izateko. Bereziki, sortu berriak diren enpresa txikietatik gertu egoteko. Izan ere, hauek, nahiz eta hazkunde potentzial interesgarria eduki eta oinarri berritzailea izan, zailtasun handia aurkitzen dutelako finantza merkatuan. Hori izan da BerriUp azeleragailuarekin akordioa lortzeko oinarrizko arrazoia, hasierako faseko proiektuak finantzatzeko.

ELKARGIko zuzendari nagusiak, Zenón Vázquezek eta BerriUpeko zuzendariak Patricia Casadok sinatutako lankidetza akordio honi esker, ELKARGIk startup-en eta enpresa sortu berrien finantziazioa erraztuko du, finantzazio baldintza onetan: Interesa Euribor +% 0,75etik aurrera eta proiektu bakoitzeko 250.000€ zenbatekora arte. Gainera, 7 urteko epea izango da maileguari aurre egiteko. Honek, azerelagailuaren barruan eraginkorrenak diren enpresei, euren berrikuntza proiektuak epe luzean bultzatzeko garantia eskainiko die.

Patricia Casadoren ustez, "hau oso aliantza garrantzitsua da,  batez ere gure azeleragailura iristen diren proiektu guztientzat. Eta hau nabarmentzen dut, hain zuzen ere, ELKARGIk finantza erakunde gisa merkatuan duen aitortzarengatik. Nabarmena da ELKARGI ekintzaileetatik gertu ere egon nahi izatea, startup-ak laguntzeko erabakia hartzea. Hauxe da, zalantzarik gabe, enpresa berrien garapena sustatzeko aukerarik hoberena” dio Casadok.

Zenón Vazquezek, bere aldetik, ELKARGIren posizioa berretsi du “enpresen, autonomoen eta ekintzaileen finantza aliatu bezala. Beraien finantzazio beharretatik gertu egotea, gure izateko arrazoiaren parte da. Akordio honi esker, elkar ezagutzan sakontzeko aukera izango digu, eta horrek,  enpresa-ehunari onura ekarriko dio, bere finantziazio aukerak handituko dituelako, eta une honetan hain beharrezkoa den enplegu berria sortuko duelako”.

BerriUp bere azelerazio programaren 12. Ediziorako izen ematea irekita dauka hurrengo abenduaren 13ra arte. Programa honen bidez, sortu berriak diren eta merkaturatzeko ibilbidea duten proiektuen aukeraketa egingo da. Krisi global honen zailtasunarekin jaiotzen diren proiektuak, finantzazio baldintza onuragarri honetaz baliatu ahal izango dira.

Sei urteko bizitzan, BerriUp-ek, 28 enpresa abiarazten lagundu du, 80 lanpostu baino gehiago sortuaz. ELKARGIk, azken urteotan, 100 ekintzaile proiektu baino gehiago finantziatu ditu, horretara berariaz lanean ari den dibisio berriari esker.

2020ko azaroaren 26a