ELGEk berreskuratzeko agenda ezarri du: digitalizazioa, jasangarritasuna eta berrikuntza, enpresen etorkizunerako erabakigarriak diren alderdiak

JOSU SÁNCHEZ, ZENÓN VÁZQUEZ, JUAN YERMO

Juan Yermo, ELGEko idazkari nagusiaren kabinete-buruak, ELKARGIko Foro Digitalean parte hartu du, bere erakundeak sei hilean behin ateratzen duen munduko ekonomiari buruzko txostenean biltzen diren gako nagusiak aurkezteko, egungo Covid egoeran.

Digitalizazioa, hazkunde iraunkorra-berdea eta berrikuntza dira etorkizuneko hazkundearen giltza, eta herrialde, entitate eta enpresen agenda markatuko dute.

Horixe baieztatu du Juan Yermo, ELGEko idazkari nagusiaren bulegoko buruak, ELKARGI Foro Digitalean izan duen hitzaldian, zeinerako 400 enpresa eta erakunde inguruk izena emanda zeuden. Munduko 27 ekonomia garatuenak biltzen dituen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE), bigarren arduradun nagusiak, gure ekonomiak aurre egin beharko dituen erronka handiak azaldu ditu. Covidaren mundu-pandemiaren ondorioz, Bigarren Mundu Gerratetik bizi izan den dezelerazio ekonomiko handienari aurre egiteko, digitalizazioa, hazkunde iraunkor eta berdea eta etengabeko berrikuntza izango dira, gure ekonomiaren etorkizuneko bilakaeraren giltza.

ELKARGIko presidenteak, Josu Sanchezek, eskerrak eman dizkio ELGEri Foro honetan lparte hartzeagatik, enpresa-sareari eta lehen eskutik, egungo egoeraren ikuspegi oso kualifikatua emateko balio duelako. Ondoren, Zenón Vázquez, erakundeko zuzendari nagusiak, gogorarazi du, ELGEk osatzen duten lurraldeen artean Espainiako ekonomiarako duen aurreikuspena atzeraldi handienarena dela: BPGa %11,6 jaitsiko da aurten eta %5a berreskuratu 2021ean. Gainera, krisiaren luzapenak “gaur egun bideragarriak diren enpresei finantza-kaudimengabezia ekar liezaiekeela”, gaineratu du Yermok.

Horrexegatik, Juan Yermok Espainiako errealitatean sakondu du, honako hau aipatzeko: “lurralde osoan gertatzen den arazo nagusia egoera ekonomikoa dagoeneko ahul zegoela da, langabezia-tasa handiko ondare batekin gentozen”. Enpresa txiki eta ertainek, enpleguaren %90 baino gehiago ordezkatzen dutenak dira eta, Yermoren ustez, “tamalez, pandemiak eragin dituen ondorioak gehien nabarmendu dituztenak ere, eurak izan dira. Enpresen %70-80ak salmenta-murrizketa handia jasan du, eta %30 inguru kaudimengabezia-arriskuan dago gaur egun”. Erronka handia da, eta kabinete-buruaren hitzetan, “guztiok egin beharko diogu aurre lankidetza publiko-pribatutik”.

Teknologia eta digitalizazioa produktibitatea hobetzeko iturriaren parte dira. Yermok ikusi duenez, ELGE osatzen duten herrialde guztien artean, “alde handia dago puntako enpresen eta digitalizazioan atzeratuta dauden gainontzeko enpresen artean eta, ondorioz baita produktibitatean ere”. Gertaera bitxia beraren ustez: “enpresek banda zabala erabiltzeko aukera ona dutela kontuan hartuta, teknologia digitalen asimilazioarekin zerikusia duen guztiaren atzerapena ikustea bitxia da”.

Hazkunde-eredu berri baterantz jo behar da eta epe luzera benetan iraunkorra izango den hazkundea lortzeko, ezinbestekoa da teknologia, hezkuntza eta berrikuntza. Hori da etorkizuna hazteko benetako bidea”, esan du.

Yermoren iritziz, “zorraren hazkundeak okerrera egingo du eta, horren ondorioz, kaudimengabezia- eta berregituratze-programak berriro jarriko dira martxan. Baita baliabide gehiago eta, batez ere, denbora gehiago eskainiko da, etorkizunean bideragarritasuna duten enpreseentzat eta Covid-aren ondorioz arazo handiak dituztenentzat, euren biziraupen bidea nolakoa den argitzeko”.

Juan Yermoren arabera, “eredu berri bat sortu beharko da, iraunkorragoa, digitala, berritzailea eta berdea, murgilduta gauden krisiari irtenbidea bilatzeko. Kontua ez da lehendik geneukana berreraikitzea, zerbait berria eraikitzea baizik. Beste hazkunde batera eramango gaituzten industria-, garraio-, telelan- eta gizarte-eskema berriak eraikitzea. Hazkunde hori iraganean baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, baina hazkunde osasuntsuagoa eta are onuragarriagoa izan beharko da”, esan du.