9.000 enpresa proiektu baina gehiagoren behar finantzarioeri erantzuna eman diegu eta beraien alboan egongo gara

Zenón Vázquez, Josu Sánchez

ELKARGIk 800 milioi euro onartu ditu milaka enpresa proiektuen likidezia beharrei erantzuteko, marka guztiak hautsiaz.

Covid-19 krisialdiaren lehen hilabeteetan, paper erabakiorra jokatu du 120.000tik gora enpleguen jarraipena bermatzeko.

Urteko lehen seihilekoan, 4000 enpresa proiektu baino gehiago bere sozietate-oinarrira gehitu dira, 20.000 enpresa bazkide kopurua gainditzeraino.

Hedabideen aurreko bere lehen agerraldian, ELKARGIko Presidentea den Josu Sánchezek, “Covid-19 pandemiaren eraginez hil egin diren pertsona guztiak gogoan hartu” ditu, baita euren senitartekoak ere. “Horietako batzuk, ELKARGIko bazkideak eta lagunak direnak”. Krisialdi sanitario latza, ondoren krisi ekonomiko gogorrean bilakatu egin dena. Horrexegatik ere, ELKARGIko Presidentea, eta baita enpresaria den heinean ere, bere “gertutasun eta elkartasuna” erakutsi ditu, “enpresa guztiekin eta euren langileekin, horiek guztiak ezhoiko neurriak hartzera behartuta dauden honetan, euren proiektu enpresarialaren biziraupenerako”.

Errealitate konplexu honen aurrean, Josu Sánchezek balio handia eman nahi izan dio ondokoari: “lehen aldia da, gure 40 urteetako historian, ELKARGIk hilabete gutxi batzutan 800 milioi euro baino gehiago onartzen dituena, milaka enpresa proiekturen likidezia beharrei erantzuna emateko. Eta marka guztiak hautsiaz egin du, Covid-19 pandemiaren eraginez gure inguruko enpresa asko eta asko pairatzen ari diren egoera zailari aurreko beharrei erantzuna emateko”. Argitasun horrekin azaldu da Josu Sánchez, enpresa eta autonomoek dituzten finantza arazoei erantzunik onena ematerakoan, egun ELKARGI jokatzen ari den papera aztertzerako orduan.

“Finantzaziora baldintzarik onenetan iristea arazo ez izatea eta, gainera, epe luzera izateko aukeran, ELKARGIren izateko arrazoia izan da beti. Egungoa bezalako krisialdietan, proeiktu enpresarialek jarraibidea izatea ELKARGIren DNAren parte da”, Sánchezen hitzetan. “Hauxe da ELKARGIk, finantza tresna gisa, enpresa, autonomo eta ekintzaileen zerbitzura jartzen duen indarguneetako bat”.

Martxoaren hasieratik, zenbait administrazio publikorekin batera, ELKARGIk lidergotza hartu zuen, beharrezkoa, erabilgarria eta lehiakorra izango zen produktu finantzario baten sorreran: covid-19 maileguak. “Euribor + %0tik aurrerako tipoak zituzten maileguak merkaturatu genituen, zeuden finantza aukera guztien artean baldintzarik onenekin eta ondorioz, eskariak gure aurreikuspen guztiak gainditu zituen”, nabarmendu du Josu Sánchezek. Denbora honetan zehar, “jarduera sektore guztietakoak diren 9.000 enpresa proiektu baino gehiagori erantzuna eman diegu”.

Administrazio Publikoekin lankidetzan, bereziki Eusko Jaurlaritzarekin, enpresen eskura 1000 milioi euro dituen funtsa jarri da, enpresa jarduera ezaren ondorioz sortu diren likidezia tentsioei erantzuneko. Zenbateko hori, “gaur egunera nahikoa dela dirudi, kudeatu ditugun milaka enpresa-proiektuen finantza egoera aztertu ostean eta merkatuan dauden beste produktuekin duten osagarritasuna ikusirik. Beti nabarmendu izan dugun modura, ELKARGI lankidetza publiko-pribatuko eredu arrakastatsua da, krisialdi gogorreko testuinguru honetan agerian geratu den bezala”, amaitu du Sánchezek.

Erantzun azkarra eta dimentsio berri bat

Plataforma digital bat prestatu ondoren, egun gutxitan 13.000 eskari baino gehiago jaso ziren, 1.600 milioi euroko finantzazio zenbatekoa gainditzeraino ELKARGIren jarduera eremu osoan; EAE, Nafarroa eta inguruko zonaldeak bereziki. ELKARGIko Zuzendari Nagusia den Zenón Vázquez Irizarrek gogora dakarren moduan, “une horretan bertan ikusi genuen zetorren krisialdiaren tamaina handia izango zela eta, orain egiaztaten ari den moduan, sakona izan zitekeela. Baina batez ere, garbi eduki genuena izan zen, ELKARGItik erantzun azkarra eta eraginkorra eman behar genuela eta horretan ibili gara buru-belarri”.

Zenón Vázquez Irizarren ustez, “merkatuan jartzen ditugun 800 milioi hauek, gure enpresa guztientzat eta euren kolaboratzaile direnentzat, oxigeno finatzarioa dira. Beste modu batera esanda, neurri honekin likidezia behar urgenteei erantzuna emanaz, 120.000 enplegutik gora mantentzera lagundu dugu”.

Zenónek dionez, “enpresetatik gertu egon behar garela diogunean, horixe egiten dugu. Hain justu eta testuinguru honetan, indarrean genituen finantza operazioen arriskua bikoiztea erabaki dugu. Hori horrela izanda, indarreko arriskuan 870 milioi euro baino gehixeago izatetik, 1.520 milioi euro baino gehiagoko indarreko arrisku finantzarioa edukitzera igaro gara. Kopupru horretan, milaka finantza operazio ari gara bermatzen, eta egiteko aukera dugu, finantza erakunde gisa dugun kaudimen-ratio onari esker”.

ELKARGIk gora egin du ere enpresa askoren elkartze puntu bezala. “20.000 enpresa bazkideren kopurua gainditu egin dugu, ia %25eko hazkundearekin. Orain gutxi arte ELKARGIn ez zeuden 4000 enpresa baino gehiago guregana gerturatu da eta hain garrantzitua zen likideziarekin lagundu diegu” nabarmendu du Vázquez Irizarrek. “Honek ardura gehiago eskatzen digu eta horretan ere lanean ari gara. Horiek guztiek ELKARGIn euren finantza aliatua ikustea nahiko genuke. Euren finantza funtzio ezberdinen profesionalizazioan lagundu nahi diegu eta horretan gure jakite guztia jartzen ari gara”.

ELKARGI enpresa askorentzat elkartze puntu interesgarria dela agerian uzten duen adibideetako bat da, “gurekin finantzario lerroak irekita zituzten enpresa asko eta asko, gabeldiaren onura eduki dutela”. ELKARGIren lehen exekutiboak dioen bezala, “enpresa hauek indarren zituzten maileguen ordaiketetarako 12 hilabetetako gabealdia izan dute”, ELKARGIrekin egoteagatik. “Gai honetan, Foru Aldundien edota Reale Seguros, erakundearen lankidetza eskertu nahiko nuke”.

Transformazioa

Zentzu honetan, ELKARGI sartuta dagoen trasnformazio prozesuak orain abiadura azkarragoa hartu du, enpresen beharrei erantzun emango dieten balio proposamen berriekin. “METIX izeneko gure proiektua merkaturatu dugu, erantzun onarekin” dio, Zenónek. Honi esker, “enpresek dituzten arrisku finantzario ezberdinei estaldura emateko aholkularitza gertukoa sortu dugu: kanbio-tasa, interes-tasa edota lehengaien kudeaketarako aproposa dena”, bere ustetan..

Era berean, ELKARGIk berriki eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “`Elkargi 64 bis´ izeneko plataforma aurkeztu egin du, berrikuntzari begirako finantzazio formula berriak sortuaz”. Plataforma honek, enpresa finantzatzaileak eta proiektu berriak konektatzen ditu, Bizkaiako Sozietate Zergaren araudiak 64 bis artikuluari esker, I+G+b gatik eman ditzakeen kenkariak optimizatzeko. Berritzailea den sistema bat da, zeinean gainera, bertan eman daitezkeen transakzioak ELKARGIk bermatzeko aukera egongo den, eragiketen arriskua ezabatuaz.

Bukatzeko, ELKARGIk enpresa txiki-ertainei begirako diru-laguntzen zerbitzua martxan jarri du, balio erantsi gisa. Hauekin batera, beste produktu eta zerbitzu berrietan lanean ari da, eta ahal bezain azkar, horiek guztiak enpresen eskura jarriko ditu, bai finantzazioari dagokionean, baina baita azken asteotan sendotzen ari den bere aholkurlaritza ekonomiko-finantzarioari edota formazioari dagozkion esparruetan ere.

Covid-19ko hilabete hauetan ELKARGIk 40 urte bete ditu. Zenón Vázquez Irizarren hitzetan, “egungo testuingurua dela-eta, ez dugu zer ospatua, baina sortu gineneko funtzioagatik lanean ari gara: enpresa ehunaren alboan egotea, hain zuzen ere”.

Etorkizun hurbila eta Europara irekiera

ELKARGIk orain hurbiltasun hori indartu nahi du. Are eta gehiago, adierazle makroekonomiko nagusiek eta enpresen aurreikuspenek, etorkizun konplexu baten aurrean gaudela diotenean. “Badirudi etorkizun hurbila konplexua izango dena. Enpresak ahal bezain ondoen kokatuta egotean lan egin behar dugu: likidezia badago eta osasuntsu dauden proeiktuentzat, albiste ona da hori”, Zenónen dioen moduan. ELKARGIren lehen exekutiboak dioenari jarraiki, konplexuak eta delikatuak diren “eta etorriko diren egoeren aurrean, sektoreen arabera ezberdinak izango direnak, lankidetzatik eta elkartasuna aplikatzetik aritu behar gara. Litekeena da, proiektu batzuk birsotzearen ibilbidetik joatea. Guk euren beharrak entzun nahi ditugu eta beraien alboan egongo gara”.

Lankidetza hori bultzatzeko helburuarekin, ELKARGI interlokutore eta finantza partner berriekiko bere sarea handitzen ari da. Zentzu honetan, garantia sistema lokalean eta nazioartekoan duen erreferentziazko erakundea izatearen posizioa hilabeteak daramatza lantzen. Horrela, Zenón Vázquez Irizar zuzendaritza nagusira iritsi zenetik, europearrak diren bere sektoreko beste erakunde ezberdinekin hartu-emanak ireki ditu. Horren ondorioz, 2020ko bigarren seihilekotik eta ELKARGIren ordezkaritzan, Zenón Vázquez AECM edo Europako Garantia Erakundeen Elkarteko presidente ordea izandatu dute. Kokapen honi esker, “Europatik gertuago egoteko aukera izango dugu, errealitate desberdinak ezagutzeko abaguneak izango ditugu eta guztiarekin, ikuspegi globalagoa landuko dugu”, Vázquez Irizarren hitzetan.

ELKARGIko arduradun nagusiek beraien agerraldia, hilabete hauetan jasotako lankidetza eskertuaz amaitu dute. Erakude eta elkarteak, publikoak izan edo pribatuak, guztiek ere martxoa eta apirilean covid 19-ko maileguen eskaera itzelaren kudeaketari begira, ELKARGIrekin eduki duten begirune eta laguntzarako prestutasuna esketzeko, alegia.