Berriak

ELKARGIren Administrazio Kontseiluak enpresen part...
Lehendabiziko aldiz, ELKARGIk enpresa txiki eta ertainetan inbertitzeko er...
Albisteak
17/11/2021
Elkargik FINANZA ekitaldiaren bigarren edizioa abiarazi du. Hau, hausnarketa eta eztabaidarako topagunea da. Edizio berri honetan, bizi dugun ekonomia eta finantza egoerari buruz hausnartuko dugu. Horretarako, Manuel de la Rocha, Ekonomia eta G20 saileko idazkari nagusia izango dugu gurekin. Bestalde, Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak, gaiari buruz duen ikuspuntua eskainiko digu.
Gainera, hausnarketa mahi inguru bat ere izango dugu. Bertan izango dira Oskar Goita, Mondragon Korporazioko Automozioko lehendakariordea eta Iván Vidal, Telefonicako proiektu eta europako fondoen zuzendaria. Ekitaldia amaitzeko, Ekonomia Sustapeneko foru diputatu Ainara Basurkok hitza hartuko du.
Zeintzuk dira funtsak aukeratzeko irizpideak? Zein izango da Europako baliabideak banatzeko eta kudeatzeko egutegia? Zeintzuk izango dira onurak jasoko dituzten lehen sektore eta proiektuak? Zer funtzio izango du lankidetza publiko-pribatuak? Galdera guzti horiei erantzun bat ematen saiatuko gara datorren azaroaren 25ean Bilboko Guggenheim Museoan, 09:15etatik aurrera.
Hurbil zaitez ELKARGIrekin duzun finantza topagune berrira: http://www.finanza.eus
Berriak
ELKARGIren Administrazio Kontseiluak enpresen part...
Lehendabiziko aldiz, ELKARGIk enpresa txiki eta ertainetan inbertitzeko er...
Berriak
Elkargik eta Gipuzkoako Ganberak indarrak batu dit...
Aliantza horren helburu nagusia enpresa txiki eta ertainentzako eta autono...
Berriak
Negozio-ideia berrietarako finantza hub be...
Startup ekintzaileek eta sortzaileek badakite merkatu bakar eta global...