Digitalizazio- eta jasangarritasun-proiektua bultzatzen dugu

Digitalizaziorako eta jasangarritasunerako finantziazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzari esker, Bizkaiko ETEek eraldaketa digitaleko eta ingurumeneko proiektuak egin ahal izango dituzte Elkargiren bidez. Maileguak eskuratzen lagundu nahi dizuegu, Elkargi bermearekin, digitalizazio- eta jasangarritasun-proiektuak gauzatzeko:

  • Digitalizazioa: prozesu industrialen automatizazioak, kudeaketa aurreratuko sistemak, produktua diseinatzeko aplikazioak, telelaneko prozesuak, zibersegurtasuna… Baita prozesu aurreratuagoak ere, hala nola Big data, adimen artifiziala, robotika, 3Dko simulazioa…
  • Jasangarritasuna: GJHak betetzea; CO2-emisioak murriztea, ekonomia zirkularra sustatzea, etab.

.

-------------------------------------------------------------------

.

Finantza-funtzioaren diagnostiko-zerbitzua, Beazekin lankidetzan

Eskaerak otsailaren 15era arte

  • Haren helburua da enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioari eragiten dioten aldagaiak aztertzea eta hobetzeko aukerak hautematea, diruzaintzari, likideziari, kostuei, finantziazio-estrategiei, txostenei eta kudeaketa-adierazleei dagokienez. Azterketa horrek, datuak oinarri hartuta, balizko tentsio ekonomikoak arindu eta konponbideak ardaztu ditzaketen hobetzeko aukerak atzematen lagunduko du, finantza-kudeaketa eraginkorraren bidez.
  • Urtean 1 eta 5 milioi euro bitarteko fakturazio-bolumena duten 5 eta 100 enplegu bitarteko ETEentzat pentsatuta dago zerbitzua. Eskaerak otsailaren 15era arte egongo dira irekita. Zerbitzuaren kostua% 67koa da, otsailean hasiko da funtzionatzen eta hiru edo lau hilabetez luzatuko da.

  • Elkargi bere EFK dibisioari ematen ari zaion bultzadaren ondorioz sortu da zerbitzu hau; kontrolling-a, KPIak eta diruzaintza, balorazioak, familia-enpresarentzako zerbitzuak, diru-laguntzen kudeaketa edo Metix (kanbio-tasaren eta lehengaiaren estaldurak kudeatzeko zerbitzua eta beste finantza-zerbitzu batzuk).

 

 

BERRI OSOA EZAGUTU NAHI DUZU? Sakatu HEMEN