Brexit Finantzaketa-lerroa

ENPRESA ONURADUNAK

Finantzaketa linea hori, Erresuma Batuarekin inportazio eta esportazio merkataritza harreman zuzenak dituzten enpresek eta horien hornitzaile eta bezero sare osoak erabili ahal izango du.

Enpresek Euskadin edo Nafarroan burutu behar dituzte jarduera ekonomikoak, eta bere helbide soziala izan behar dute, erabaki zentru eta/edo gutxienez hemen kokatuta dagoen jarduera zentru batean.

Halaber, Erresuma Batuko enpresekin merkataritza jarduera izan beharko dute, euren bezeroen artean Erresuma Batuarekin merkataritza harremanak dituzten enpresak eduki beharko dituzte, edo euren jarduera edo bertatik sortutako transakzio ekonomikoek Brexit prozesuaren eragina jasan dezaketen enpresak izan beharko dira.

ZERTARAKO

Finantzatu beharreko kontzeptuak arantzelen tasak, jardueraren aldi baterako beherapena, kobrantzen atzeratzeak, stock-a ziurtatzeko merkantzia gehiago erosi beharra, heltze prozesu luzeagoak… dira. Hau da, ekonomia-merkataritza testuinguru berriaren ondorioz duten maniobra funtsaren finantzaketa.

BALDINTZAK

  • Gutxieneko zenbatekoa: 50.000,00 euro.
  • Gehieneko zenbatekoa: 500.000,00 euro.
  • Interes tasa: Urteko %1,20ko finkoa.
  • Finantzaketarako epea: 3 urte.
  • Gabezia: 6 hilabetera arte.
  • Kuotak:  Hiru hilabetez behin, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran.
ABALEN BALDINTZAK
  • Irekiera komisioa: maileguaren printzipalaren gaineko %0,5ekoa.
  • Aurretiazko amortizazio eta kantzelazio komisiorik gabe.

Mailegu linea 25 milioi euro Euskadin eta 10 milioi euro Nafarroan heldu arte, edo 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, eta modu automatikoan urteko epealdietan luzatzeko aukera egongo da.

FOLLETO FEI

FOLLETO SODENA

INFORMAZIO GEHIAGO FEI

INFORMAZIO GEHIAGO SODENA