Pribatutasun-politika

Tratamenduaren erantzunkideak

ELKARGI SGR eta ELKARGI CONSULTORES SLU (eskatutako zerbitzuen arabera)

Posta-helbidea: Mikeletegi pasealekua, 50 - 20.009 Donostia

Posta elektronikoa elkargi@elkargi.es.

Tel.: 943 30 90 60

Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunarengandik lortzea: Bezeroa eta/edo bazkidea bazara (abal baten onuraduna, higiezin baten erosle edo errentaria edota gure aholkularitza-zerbitzuen edo prestakuntza-zerbitzuen bezeroa, adibidez), zuk eman dizkiguzu datuak (offline edo online) gure zerbitzuak eskatzean, era horretan zurekin kontratu-harremana ezarri ahal izateko.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala eta kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela, eta konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaile batzuen lekua ez hartzeko eta webgunearen zerbitzu eta/edo edukietan haien erregistro-datuak ez erabiltzeko.

Automatikoki lortzea, gure webgunea bisitatzean: Datuak webgune honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, webgunean sartzen zarenean, formulario bat datu pertsonalekin betetzen duzunean edota gurekin zuzenean posta elektroniko bidez harremanetan jartzen zarenean.

Gure weba bisitatzen duzunean, zure nabigatzailetik gure zerbitzarira datuak bidaltzen dira, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa zure esperientzia hobetzeko; adibidez, orrian sartzen zarenean edo gure zerbitzuetan hirugarrenen (hala nola sare sozialen) bitartez saio bat hasieratzen duzunean. Datu horiek geuk automatikoki bildu eta biltegiratu ditzakegu, edo hirugarrenek egin dezakete hori gure izenean. Datu horiek izan daitezke:

- Erabiltzailearen IP helbidea.

- Bisitaren data eta ordua.

- Erabiltzailearen jatorrizko webgunearen URLa.

- Gure webgunean bisitatutako orriak.

- Erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzailearen mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).

Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu eta erregistra ditzakegu, era independentean edo hirugarrenen zerbitzuak baliatuz, baita “cookie”ak eta beste jarraipen-teknologia batzuk (hala nola flash cookie-ak eta web-analitikak) erabiliz ere.

Gure webguneak sare sozialetarako konektoreak ditu. Sare sozial baten bitartez gurekin elkarreraginean jardutea erabakitzen duzunean, guk ezin dugu erantzukizunik hartu erabiltzaileak hautatutako pribatutasun-konfigurazioaren gainean. Hala, sare sozialak zure IPari edo gure webgunean bisitatzen duzun orriari buruzko informazioa eman dezake. Gainera, cookie bat ezar dezake behar bezala funtzionatu ahal izateko edota, adibidez, zure izena agertuko da ematen dituzun “like”etan edo gure orrian sare sozial batean egiten dituzun iruzkinetan. Nahi ez baduzu zure datu pertsonalak “like” edo iruzkin horiei lotuta agertzea, konfiguratu zure pribatutasuna hori saihesteko. Erabili izenordeak zure datuetarako, zure izen-abizenak ezagutzera emango ez duen nick edo ezizen bat jarrita, adibidez.

Sare sozial horietako batean saioa hasieratzen baduzu gure webgunea bisitatzean, sare sozialak informazio hori zure profilari gehitu ahal izango dio, eta informazioa sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, irten sare sozialeko zure saiotik gure webgune edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik. Izan ere, ez dago gure esku konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragitea.

Erabiltzaileak, sare sozial bateko gure orri ofizialaren bitartez, testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa eta/edo edukiak partekatzen baditu, berak soilik erantzungo du eduki horiek dagokion legezko araudia betetzeaz.

Nolanahi ere, aukera izango dugu erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatzeko, bai web-orri honetatik, bai sare sozialetako gure orrietatik, hautematen badugu erabiltzaileak indarrean dagoen legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela.

Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan ostatatuta. Haiekin duzun elkarreragina haien politikek arautzen dute, ez, ordea, gureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak alderdi hauei buruzko informazio zehatza lortzeko: datu pertsonalen bilketa eta transferentzia, zure eskubideak eta zure pribatutasunaren konfigurazioa.

Hirugarren batek interesdunaren datuak jakinaraztea: Interesdunaren datuak interesdunak berak eman ordez hirugarren batek ematen badizkigu, hari buruzko datuak, hala badagokio, erakunde publiko edo pribatu preskribatzaile edo laguntzaileek eman ahal izan dizkigute, horiekin lankidetza-hitzarmenak baldin baditugu hornidura teknikoen funtsean ekarpenak egiteko eta/edo berrabalatzeko, finantzaketa erraztearren. Interesdunaren datuak interesdunak berak eman ordez hirugarren batek ematen badizkigu, hirugarren horrek bermatuko du espresuki interesdunaren baimena duela ekarpen hori egiteko, eta erantzukizun oroz salbuetsiko gaitu interesdunak erreklamazioren bat egiten badu. Erantzukizun hori, nolanahi ere, datuak interesdunaren izenean edo intereserako eman dizkigunak baino ez du bere gain hartuko.

h4>Hirugarrenen datuak

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, horien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta arreta berezia izan behar duzu haien datu pertsonalak argitaratzeko garaian. Gogorarazten dizugu, erabiltzaile gisa, zeure datu pertsonalak emateko eta horien tratamendua baimentzeko eskubidea duzula soilik; hau da, hirugarrenen datuekin ezin duzula hori egin. Gainera, gogorarazten dizugu hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu datu pertsonalak lagatzen arituko zarela, eta zure erantzukizuna izango dela hirugarrenen aurretiazko baimen espresa izatea horiek erabiltzeko eta guri emateko. Hortaz, horrelakoetan, haien datuak gure fitxategietan sartu izanaren berri haiei jakinarazteko erantzukizuna hartzen duzu.

Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak, datuak babesteari buruzko araudiaz gainera, haien ohorerako eskubidea, intimitate pertsonala eta familiarrerako eskubidea eta haien irudirako eskubidea bera ere urra ditzake. Eskubide horien babesa araututa dago maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoan.

Xedea

Datuak hainbat xedetarako trata ditzakegu; adibidez:

a) Bazkideen eta/edo abal-eragiketen eskatzaile eta/edo onuradunen datuak (online zein offline) eta abal-emaileen eta haien bermatzaile pertsonal edo errealen datuak honako helburu hauekin erabil ditzakegu:

- Pertsona horiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko.

- Eskatutako eragiketa aztertzeko, kaudimena egiaztatzeko (zordunen, abal-emaileen eta berme errealak eskaintzen dituzten hirugarrenen diru-sarrerak, ondarea eta zorpetzea), eta eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.

b) Aholkularitza eta prestakuntzako jardueraren bezeroen datuak (online zein offline) honako helburu hauekin erabil ditzakegu:

- Haiekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko.

- Eragiketak, egindako zerbitzuak eta haien ondoriozko kontratu-harremana kudeatu, jarraitu eta fakturatzeko.

c) Gure webaren erabiltzailea edota e-mail baten igorlea edo hartzailea besterik ez bazara, zurekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko eta online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.

c) Zure curriculum-datuak ematen badizkiguzu edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko.

d) Gure prestakuntza-jardueren txostengileei buruzko datuak, haiekin harremanetan egoteko eta, baita ere, haien curriculum profesionalen eta irudiaren berri emateko antolatzen ditugun prestakuntza-jardueretan. Datu horiek gure web-orrian eta dagozkion prestakuntza-ekintzei buruzko paperezko dokumentazioan ere argitara ditzakegu.

e) Iritziari eta/edo gogobetetzeari buruzko inkestak egiteko eta, jakinarazpen elektronikoen bidez, eskatutakoen antzekoak diren gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (barne direla publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen ondorioetarako). Aurretiazko kontratu-harremana baldin badaukagu, jakinarazpen horiek gure interes legitimoan oinarritutako bidaliko dizkizugu. Aurretiazko kontratu-harremanik ez badaukagu, horrelako jakinarazpenak baimena ematen badiguzu soilik bidaliko dizkizugu. Horretarako, dagozkion formularioetan xede horrekin espresuki agertzen den aukera markatu behar duzu. Bidaltzen dizkizugun jakinarazpen elektronikoek horiek jasotzeari uzteko aukera barne hartuko dute jakinarazpenean bertan. Hori erabakitzen baduzu, aurrerantzean ez dizugu horrelako jakinarazpenik bidaliko.

f) Jakinarazten dugu antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueretan argazkiak eta/edo bideoak egin ditzakegula eta gure webguneetan, sare sozialetan ditugun profiletan eta Youtuben argitara ditzakegula, ekitaldi edo jardueraren berri emateko, ekitaldi edo jarduera hori dokumentatzeko eta haren argazki/bideo bidezko memoriaren parte izateko.

Horrez gain, ahalmena ematen diozu ELKARGI SGR-ri hirugarrenei (jabetza-erregistroei, administrazio publikoei, finantza-erakundeei, kreditu- eta kaudimen-txostenen enpresei, etab.) aurreko helburuetarako beharrezkoa den informazioa osatzeko beharrezkoak izan daitezkeen datu ekonomiko eta ondare-datu gehigarriak eskatzeko.

Gordetzeko epea

Jasotzen ditugun datu pertsonalak, bezero eta hornitzaile egungoen edo potentzialen kasuan, kontratu-harremanak edo merkataritza-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu, eta harreman hori amaitzean —interesdunak berori ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, eta hori eskatuta ere—, ditugun legezko/kontratuzko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboraz —datuen tratamendua murriztuta— eta/edo gure erantzukizun oro preskribatzeko eta/edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak egiteko nahiz horien aurrean defendatzeko aurreikusitako lege-epeetan.

Web-orriaren erabiltzaile soila bazara, datuak gordeko ditugu horiek ezabatzeko eskatzen ez diguzun bitartean, eta, eskaera eginda ere, haiek gorde ahal izango ditugu, tratamendua mugatuta, lege-betebeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak egiteko nahiz horien aurrean defendatzeko.

Litekeen hautagaia baldin bazara eta zure curriculuma bidali badiguzu, datuak gordeko ditugu horiek ezabatzeko eskatzen diguzun arte, hautaketa-prozesuetarako zurekin harremanetan egon ahal izateko.

Salaketa-kanalaren bitartez egindako salaketen kasuan, jakinarazpena aurkezten duenaren datuak (aurkezten badira) eta salaketan agertzen diren enplegatuenak eta/edo hirugarrenenak salaketa-sisteman gordeko dira, baina behar-beharrezko denboraz bakarrik, salatutako gertakarien gaineko ikerketa hastea bidezkoa den ala ez erabakitzeko. Nolanahi ere, datuak sartu eta hiru hilabetera datu horiek salaketa-sistematik ezabatuko dira, salbu eta horiek gordetzearen xedea bada jasota uztea pertsona juridikoak delituak egitea prebenitzeko ereduaren funtzionamendua. Bideratzen ez diren salaketak modu anonimoan soilik jasoarazi ahal izango dira. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 24. artikuluko 2. atalaren arabera, 3 hilabeteko epe hori igaro ondoren, datu horiek tratatzen jarraitu ahal izango du salatutako egitateak ikertzea dagokion organoak, eta ez dira barne-salaketen informazio-sisteman bertan gordeko.

Legitimazioa

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke:

Alde batetik, elkartzen gaituen harreman juridikoa izan daiteke, egun bazkidea/bezeroa bazara, edota aldeen artean dagoen edozein motatako aurrekontratu-harremana, eskabidea edo eskaintza izan daiteke, bazkidea edo bezeroa bazara. Eskatutako datuak nahitaez eman behar dituzu, hori ezinbestekoa baita kontratu- edo aurrekontratu-harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko eta harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko. Ematen ez badituzu, ezin izango dugu harreman horren ondoriozko zerbitzua egin.

Zure baimena ere izan daiteke, gure web-orriaren bitartez eskabide bat egin badiguzu, haren bezero soila zarenean eta zure curriculuma bidali diguzunean. Baimen hori zalantzarako tokirik utzi gabe ematen diguzu zure datuak online edo offline ematen dizkiguzunean; izan ere, baimena ematen duzula adierazten duen ekintza garbitzat hartuko da ekarpen hori. Baimena edonoiz kendu ahal izango duzu. Horretarako, e-mail bat bidali behar diguzu elkargi@elkargi.es helbidera. Nolanahi ere, baimena kentzeak ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua deskribatutako gainerako xedeetarako.

Babes berezi bati lotutako datu sentikorrak eman badizkiguzu, zure berariazko baimenak ematen digu haiek tratatzeko legitimazioa. Baimen hori zalantzarako tokirik utzi gabe ematen diguzu zure datuak ematen dizkiguzunean; izan ere, baimena ematen duzula adierazten duen ekintza garbitzat hartuko da ekarpen hori.

Gugan eragina duen araudia betetzea ere izan daiteke; adibidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzko araudia, kapitalak zuritzeari buruzkoa edo bankuei buruzkoa (eragiketaren bideragarritasuna baloratzeko beharrezkoa den ratinga kalkulatzeko eta bai onuradunen, bai abal-emaile eta berme-emaileen kaudimena analizatzeko). Era berean, azaroaren 22ko 44/2002 Legea (Finantza Sistema Eraberritzeko Neurriei buruzkoa), Espainiako Bankuaren maiatzaren 24ko 1/2013 Zirkularra (Arriskuen Informazio Zentralari buruzkoa) eta gainerako banku-araudia betetzeko, emango dizkizugun abalen ondoriozko kreditu-arriskuei buruzko informazioa Arriskuen Informazio Zentralari emateko tratatuko ditugu zure datuak.

Datu Pertsonalak Babesteko 2016-4-27ko Europako 2016/679 Erregelamendu Orokorraren 47. artikuluari jarraituz, zure datuak tratatzeko oinarri juridiko bat da, baita ere, erakunde gisa honako helburu hauek lortzeko dugun interes legitimoa:

- Gure egungo bezeroekin dugun lotura areagotzea eta haiek fidelizatzea, edota uneren batean gure zerbitzuak kontratatzeko aukera aztertzen egon daitezkeen bezero potentzialak erakartzea eta, nolanahi ere, zerbitzuak hobetzea, horiek hedatuta, gure egungo bezeroen edo bezero potentzialen edo merkatuaren behar aldakorretara ahalik eta gehien egokitzeko. Horretarako, zurekin harremanetan egon nahi dugu eta eskatutakoen antzekoak diren gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuen berri eman nahi dizugu (publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak barne direla, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen ondorioetarako). Aurretiazko kontratu-harremana baldin badaukagu, jakinarazpen horiek gure interes legitimoan oinarritutako bidaliko dizkizugu. Aurretiazko kontratu-harremanik ez badaukagu, horrelako jakinarazpenak baimena ematen badiguzu soilik bidaliko dizkizugu. Horretarako, dagozkion formularioetan xede horrekin espresuki agertzen den aukera markatu behar duzu. Nolanahi ere, bidaltzen dizkizugun jakinarazpen elektronikoek horiek jasotzeari uzteko aukera barne hartuko dute jakinarazpenean bertan. Hori erabakitzen baduzu, aurrerantzean ez dizugu horrelako jakinarazpenik bidaliko.

- Iritziari eta/edo gogobetetzeari buruzko inkestak egitea.

- ELKARGI SGR-ren eta ELKARGI CONSULTORES SLUren artean zure datuak jakinaraztea, bezeroari diziplina arteko taldeen esku-hartzea behar duen zerbitzu integrala edo espezializatua egiteko; edota zure datuak barneko administrazio-xedeetarako erabiltzeko.

Nolanahi ere, uste dugu zure datuen tratamendu hori neurrizkoa dela eta zure pribatutasunean gutxieneko inpaktua dakarrela. Dena den, gure interes legitimoaren gainetik beti nagusituko dira zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Hortaz, zure datuak xede horietarako trata ditzagun nahi ez baduzu, bidal iezaguzu, arren, e-mail bat hori eskatzeko elkargi@elkargi.es helbidera, eta zure eskaera beteko dugu. Hala ere, datuak blokeatuta eduki ahal izango ditugu, erreklamazioak aurkezteko, gauzatzeko edo horien aurrean defendatzeko. Zure datuak xede horietarako tratatzeko zure baimena ukatzeak ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua, pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako xedeetarako.

Hartzaileak

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakunde batzuei helarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzeko; adibidez, honako hauei:

1. ELKARGI EGE eta ELKARGI CONSULTORES SLU erakundeen arteko datu-komunikazioak, bezeroei diziplinarteko taldeen esku-hartzea behar duen zerbitzu integral espezializatua eman diezaieten eta/edo barneko administrazio- eta merkataritza-helburuei begira (bezeroen edo enplegatuen datu pertsonalen tratamendua barne).

2. Polizak eta eskriturak kontrolatzeko edo publiko egiteko notariotzei.

3. Birfidantzamendu-erakunde publiko zein pribatuei, hala nola Compañía Española de Reafianzamiento konpainiari (CERSA), Eusko Jaurlaritzari eta Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri (SODENA), eragiketen birfidantzamendurako.

4. Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentralari, gure bezeroekin eta haien fidatzaile eta bermatzaileekin hartutako arriskuak jakinarazteko.

5. Aukeratutako finantza-erakundeari, eskatutako finantzaketan duen partaidetza eta eskatzailearen kreditu-kalitatea aztertzeko, baita finantza-erakunde berari edo beste batzuei ere, formalizazio- eta abal-komisioak kobratzeko; abal-eragiketei lotuta dauden ELKARGI SGR-ren partaidetza sozialen zenbatekoa kobratzeko; eta finantza-produktuen gainean bahiak eratu izana jakinarazteko; edota finantzaketa eskatu, aztertu, izapidetu eta emateko aholkularitza-eragiketetan, hala nola enpresen salerosketetan, egiturazko aldaketetan, etab.

6. Arau-hauste Monetarioari eta Kapitalak Zuritzeari Aurrea hartzeko Batzordeko Zerbitzu Exekutiboari, zuritze-susmoa dagoen eragiketak jakinarazteko, behartutako subjektu garen heinean.

7. Kontraberme-polizaren ondoriozko zenbatekoetako edozein ez ordaintzeak edo zati batean ordaintzeak, horien eraginkortasunik ezak edo poliza horretan ezarritako ordaintzeko epeetan atzeratzeak, zein-nahi arrazoi dela-eta, berekin ekarri ahal izango du —aurretik ordainketa-errekerimendua egin ondoren zorra ordaindu izan gabe horretarako ezarritako epean— dagokion erreklamazio judiziala aurkeztea eta ez ordaintzearen inguruko datuak jakinaraztea diru-obligazioak betetzeari edo ez betetzeari buruzko edota ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko fitxategietan.

8. Datuak legez jakinarazi behar zaizkien erakundeei: Espainiako Bankua, Zerga Administrazioa eta sozietatearen hornidura teknikoen funtsean ekarpenak egiten dituzten erakunde publiko zein pribatuak —ekarpen horien xedea izanik zati batean estaltzea ELKARGI SGRk bere gain hartzen duen arriskua, bere abalaren bitartez enpresa-jarduerak eta -proiektuak finantzatzen dituenean—.

9. Merkataritza Erregistroari eta/edo Jabetza Erregistroari eta/edo Ondasun Higiezinen Erregistroari, erregistro-inskripzioa behar duten bezeroentzako eragiketak egiten badira, eta izapide hori gurekin kontrata dezaketen gestoriei. Halaber, beste edozein erregistro publikori, ELKARGI SGR-ren alde eratutako kontrabermeen inskripzioa edo oharpena beharrezkoa edo komenigarria denean.

10. Gure arriskuak aseguratzen dituzten aseguru-konpainiei.

11. Litezkeen inbertitzaileei eta/edo erosleei, enpresak eskualdatzeko eta/edo horietan partaidetza hartzeko merkataritza-eragiketetan.

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzen baditugu eta horiek datu pertsonalak eskura baditzakete, gure jarduerarako zerbitzu osagarriak egiteko (ostatatzea, housing, software as a service, urrutiko segurtasun-kopiak, laguntza edo mantentze informatikorako zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-mail arrunten eta marketineko e-mailen bidalketa, fitxategien transferentzia, etab.); enpresa horiek askotarikoak izan daitezke eta denborarekin alda daitezke. Dena den, USA eta EB arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak hautatuko ditugu, edota babes-maila egokikotzat deklaratu izan diren herrialdeetako enpresak —horrek esan nahi du enpresa horiek bere burua behartzen dutela Europakoen baliokideak diren eskakizunak betetzera datuak babestearen arloan—.Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzean, baimen espresa eta garbia ematen duzu datuak enpresa horiei helarazteko, jakinik horrek nazioarteko datu-transferentzia dakarrela (Europako Ekonomia Eremutik kanpoko herrialde batera), eta baimen garbia ematen duzu transferentzia hori egiteko.

Eskubideak

Bidezkoak direnean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Gainera, eskubidea izango duzu zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko. Pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidean baliatu ahal izango dituzu eskubide horiek. Bi kasuetan, idatzitako eta sinatutako eskabidea bidali beharko duzu, zure NANaren edo pasaportearen nahiz zu identifikatuko zaituen baliozko beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatzen badira, helbide berean jakinarazi beharko duzu hori. Jakinarazten ez baduzu, enpresa honek ez du inolako erantzukizunik izango.

Eskuratzeko eskubidea: Zein datu pertsonal ari garen tratatzen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.

Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datuak zuzentzeko edota osatu gabe daudenak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu haiek bildu izanaren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuak zilegi ez den moduan tratatzen direnean edo lege-betebehar bat dagoenean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, betiere tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarrituta badago edo publizitate-helburuak baditu.

Aurreko eskabideetako edozein jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta eskubideak baliatzeko formulario-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu (www.aepd.es).

Datuen kategoria

Tratatzen ditugun datuak kategoria hauetakoak izan daitezke: identifikazio-datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak; ondasunen eta zerbitzuen transakzioak; enpleguari buruzko xehetasunak; eta, baita ere, interesdunaren osasunarekin lotutako datu bereziki babestuak.