Prestakuntza - Programa exekutiboa

Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa

< Atzera

Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa (PEDF) Deusto Business Schoolen eta ELKARGI SGR-ren itun estrategikoaren emaitza da. Deusto Business School izen handiko negozio-eskola da; ELKARGI SGR, berriz, enpresa-errealitatea sakonetik ezagutzen duen finantza-erakundea da, aholkularitzaren eta ekonomia- eta finantza-arloko prestakuntzaren esparruan eta enpresen finantza-bitartekaritzan esperientzia luzea duena.

PEDFaren helburua da parte hartzaileei finantza-prestakuntza sendoa eta eguneratua eskaintzea, enpresaren ikuspegi orokorra kontuan izanik, erakundearen finantza-estrategia definitzeko eta, finantza-funtziotik bertatik, balioa sortzen laguntzeko.

Ingurune berrietan, aldaketak oso bizkorrak izanik eta enpresa-kudeaketaren paradigma berriak daudela jakinik, gure PEDFaren helburua da enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko finantza-kudeaketaren funtsezko alderdietan sakontzea, ikuspegi praktikoaz baliatuz, baina oinarri teoriko aurreratuenek babestuta. Horregatik, programak, berez, behar dituzten tresnak eta trebetasunak eskaintzen dizkie ibilbide profesionalean gora egin nahi duten profesionalei.

Hurrengo elkarrizketa informatiboak

ELKARGIk eta Deusto Business Schoolek hurrengo elkarrizketa informatiboetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte, gure programaren edukiari, ikusmoldeari eta irakasleei buruzko informazio sakona lor dezazun.

  • Donostia / San Sebastián,
  • Bilbao,
  • Vitoria-Gasteiz,
  • Pamplona-Iruña,