Egin bazkide

GOZATU GURE
PRESTAKUNTZAREN ABANTAILEZ

Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara informazioa emateko

Finantza Ikasgela

Finantza Ikasgela

< Atzera
Finantzak

Nola bermatu zure enpresaren likidezia (presentziala)

Ikastaroan galdera hauei erantzungo zaie:

  • Badakizu zer eragin duen zure likidezia-beharretan epe laburrean?
  • Nola estimatzen duzu hurrengo hilabeteetan beharko duzun likidezia?
  • Nola kontrolatu aurrekontuko desbideratzeak?
  • Nola eragiten diote finantza-egiturari zirkulatzailean egindako inbertsio-aldaketek?
  • Zirkulatzailean zenbat egunez inbertitzen duzu?
  • Bezeroen kobrantzetan desbideratzeko batez besteko epea kalkulatuta duzu?
  • Nola eragiten diote aldagai horiek enpresa gisa duzun kaudimenari eta likideziari? Badakizu zer egin horiek hobetzeko?
  • Zein finantziazio-aukera dira egokienak zirkulatzailearentzat?

 

Ikastaroaren Helburua:

Zirkulatzaileko inbertsioa eta enpresaren egitura finantzarioan duen eragina zenbatesten ikastea, osatzen duten partiden gaineko kontrol egokia ezartzeko. Era berean, enpresaren diruzaintzako posizioa kontrolatzen ikastea, Diruzaintzako Aurrekontua prestatzea, baliabideen kudeaketa eta desbiderapenak.

Egunak aurki emango dira ezagutzera

Interesatuta zaude?

Programa

ZIRKULATZAILAREN KUDEAKETA
  1. Nola zenbatu eta analisatu Inbertsioa Zirkulatzailean
  2. Kapital zirkulatzailearen eragina enpresaren finantza-egituran
  3. Zirkulatzaile-partidetan inbertsioaren kontrolerako gakoak
  4. Zirkulatzailerako banku-finantzaketa alternatibak
DIRUZAINTZAREN KUDEAKETA
  1. Dirutzaintzako posizioaren kontrola eta segimendurako faktore erabakigarriak
  2. Diruzaintzako aurrekontua baliozko datan egitearen garrantzia
  3. Diruzaintzako aurrekontua epe laburrera eta ertainera
    1. Finantzaketaren kudeaketa/baliabideak
    2. Epe luzerako diruzaintza aurrekontua
    3. Aurrekontuko desbideratzeak kudeatzea
  4. Prozesuen optimizazioa altxortegiaren kudeaketan

Partekatu