Egin bazkide

GOZATU GURE
PRESTAKUNTZAREN ABANTAILEZ

Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara informazioa emateko

Finantza Ikasgela

Finantza Ikasgela

< Atzera
Zerga-sistema

Sozietateen Gaineko Zerga

Operatiba eta Kudeaketa Praktikoa


Ikastaro hau, Sozietateen gaineko zergari buruzko ezagutza hobetu edo sakondu nahi duten finantza arduradunei zuzendurik dago zerga honen kudeaketa eta planifikazio fiskala ondo egiteko.

Besteak beste, hauek nabarmendu daitezke: kontabilitatetik aparteko extra doikuntzaren aroak; foru-lurralde bakoitzaren zerga-pizgarriakETEen zerga-erregimen bereziaren ezaugarri zehatzak; lurralde fiskal desberdinetan lan egitearen arazoak eta honen ondorioz, administrazio ezberdinetan zergak ordaintzearen arazoak; enpresa-mota bakoitzerako zerga-tipo desberdinak; lotutako operazioak dakartzaten behar fiskal berriak; eta Sozietateen Gaineko Zergaren erregulazio berria dela eta 2019rako zerga-berritasun nagusiak.

DESKARGATU PROGRAMA

Lekua

Eguna/Ordutegia

Izen-ematea

Prezioa

Donostia / San Sebastián

Elkargi,
Mikeletegi pasealekua, 50,
20009

Nola iritsi

2019ko abenduak 3
8:30 - 14:30

Izen-emate orokorra190,00 €

Bazkideak

Izen-ematea160,00 €

Bigarren parte-hartzailea eta hurrengoak144,00 €/perts.

Bilbao

Elkargi,
Mikeletegi pasealekua, 50,
48001

Nola iritsi

2019ko abenduak 4
8:30 - 14:30

Izen-emate orokorra190,00 €

Bazkideak

Izen-ematea160,00 €

Bigarren parte-hartzailea eta hurrengoak144,00 €/perts.

Vitoria-Gasteiz

Elkargi,
E-3 Eraikina, Albert Einstein kalea, 25, Miñao Gutxia,
01510

Nola iritsi

2019ko abenduak 5
8:30 - 14:30

Izen-emate orokorra190,00 €

Bazkideak

Izen-ematea160,00 €

Bigarren parte-hartzailea eta hurrengoak144,00 €/perts.

Programa

  1. Sarrera orokorra
    - Zerga honengatik ordaintzera behartzen dituzten baldintzak: Sozietate Anonimoak, Mugatuak eta Kooperatibak
    - Sozietate Zibiletan eta Ondare-Komunitatetan Errentak Egozteko Erregimena; pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak diren bazkideekin zerga-ordainketen desberdintasunak
    - Zega-tipoa mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat eta sozietate berezientzat
  2. Bete beharreko Foru-araudia edo estatu-araudia
    - Foru- edo Estatu-Araudia enpresan ezartzeko kontutan izan behar diren irizpideak:
    a) Zerga-egoitza. Zein den erabili behar den araudia eta SGZtik kanpo zauden jakiteko konexio-puntuak
    b) Operazioen bolumenaren lokalizazioa
  3. Hainbat administrazioetako zerga-ordainketa
    - Enpresa batek lurralde fiskal ezberdinetan lan egiten duenean: zer egoeratan hainbat administrazioetan deklaratu behar da?
    - Administrazio ez eskudun bati deklaratzearen ondorioak
    - Adminstrazio ez eskudunari egindako deklarazioa nola zuzendu
  4. ETE eta Mikroenpresen erregimen berria
    - Enpresa bat mikro, txikia edo ertaina den ezberdindu ondorio fiskalak kontuta izateko
    - Tipo txikia mikro eta txikientzat
    - Zerga-pizgarriak mikroenpresa eta ETEentzat:
    a) Amortizazioa egiteko askatasuna
    b) Kaudimengabezietarako hornidura globalak
    c) Amortizazioan azelerazioa
  5. Kontabilitate eta Zerga-sistemaren arteko ezberdintasunak: estrakontabilitateko doikuntzak
    - Inputazio-, kalifikazio- eta balorazio-ezberdintasunak
    - Amortizazioak: amortizazioa kengarria izateko erregela fiskalak
    - Amortizazioa egiteko askatasuna: 
    a) Zertan datza
    b) Aplikazio fiskala nola hobetu
    c) Zer enpresa motak aplikatzeko aukera du
    - Enpresaren aktiboen balioaren galera
    a) Hondatzeagatiko hornidurak: existentziak, immobilizatutako material edo ukiezineko ondareak, beste enpresatan parte-hartzea, eta merkataritza-funtsak
    b) Bezero-kaudimengabeziak
    - Pasibo-hornidurak (arrisku-hornidurak eta gastuak baino lehen)
    - Nola ez ordaindu inmobilizatua saltzerakoan lorturako etekinekin
    - I+G+b-ren lagapena: zerga-pizgarriak
    - Leasinga: finantza-metodo honen zerga-pizgarriak
  6. Foru-arauen zerga-pizgarriak
    - Dibidenduen ezarpen bikoitzaren ezabapena eta partizipazioen eskualdatzea
    - Zuzenketak zergaren emaitza aplikatzeko momentuan: konpensazioak enpresa-kapitalizazioa sustatzeko, erreserba berezia etekinak nibelatzeko eta ekintzailetzaren sustapenerako
    - Inbertsioak sustatzeko dedukzioak
    - I+G+b-a sustatzeko dedukzioak
    - Ingurumenean egindako inbertsioetarako dedukzioak
    - Enplegu finkoa sustatzeko dedukzioak
    - Arau ohikoak
  7. Loturiko operazioei erreferentzia labur bat
    - Balorazio-erregelak: merkatuko balio normala
    - Lotutako operazioetan dokumentazio beharrak
  8. Foru lurraldeetarako NF IS 2019 berritasunak
    - Alderdi nabariak
    - Oraingo eta aurreko SGZ-en arteko ezberdintasun nagusiak
  9. Ariketa praktikoa
    - Ikastaroan garatutako aspektu guztiak jorratzen dituen kasu praktikoa
Partekatu