Albisteak

Negozioetarako usaimena: autonomo profila

26/12/2022

Badator urte amaiera. Berri baten hasiera. Mahai baten inguruko ospakizunen eta asmo berrien garaia. Une honetan, gure buruak berrezarri nahi du. Berriro “irteera-laukitxora” goaz urteari ekiteko.


Egun hauetan, pertsona guztiok (gutxi-asko) bizi dugun sentsazio hori da norberaren konturako profesionalek egunero jasaten dutena. Hain zuzen ere, Langile Autonomoen Erregimen Berezian izena emanda daude 3,3 milioi pertsonak. Asko dira, dudarik gabe.

Horietako gehienentzat, egunero irteera-laukira itzultzea da beren jarduerarekin lotutako kezka ugariei aurre egin ahal izateko duten botika berezia. Are eta gehiago, kezka horiek biderkatu egiten zaizkien garai honetan: tasen eta diruaren prezioaren igoerarekin besteak beste.


Eguneroko ekintzaileak dira, negozioetarako usaimena duten borrokalariak, lan-deskonexiorik eta atseden mentalik ez dutenak. Hobeto bizi zirenak autonomoak zirela zioen elezahar hura, ez da gaur egia. Gaur egun, inoiz ez bezala, zailtasunak pilatzen zaizkien profesionalak dira.


Horrela, gastronomiaz betetako egun hauetan, profesional autonomoen interesak defendatzen dituzten Bizkaiko hainbat elkarte bildu berri ditugu (Cecobi, Bizkaidendak…), arratsalde batez zituzten arazoak ahaztuta, usaimena are gehiago gara zezaten.

Erriberako Merkatuan egin genuen, Bilboko erdigunean, Mikel Escudero sukaldariaren eskutik, mantal eta lapiko artean.  Bakailua eta txirlez osatutako marinel salda eta zapo-medailoiak tomate marmeladarekin eta Modenarekin prestatu genituen. Esperientzia sentsitiboa izan zen, baita nork bere mugak gainditzekoa ere. Ondoren, sukaldatutakoa elkarrekin dastatzeko balio izan zuen.

 
Taldea osatu genuen eta ondo pasatu ere. Hori ere garrantzitsua da, autonomoek laguntza behar dutelako. Administrazio-kargak ezabatu behar dituzte, burokrazia gutxiago eta diru gehiago beren proiektuetarako. Finantza-erakunde gisa, Elkargik finantzaketa arin eta azkarreko alternatiba bat diseinatu dugu. Haietako askok ezagutzen dute. Autonomos Expres.


Irtenbide horri buruz hitz egin genuen Erriberan ere, gure ekonomiaren osasuna, neurri batean, haien guztien osasuna zaintzearen mende dagoelako.