Albisteak

Zenbat eta ziurtasun falta handiagoa, orduan eta finantza-kontrol handiagoa.

12/05/2023

Zenbat eta ziurtasun falta handiagoa, orduan eta finantza-kontrol handiagoa. Horixe da Kudeaketa Kontrolari buruzko doakoa eta 4 saiotan banatuta burutu dugun zikloaren ondorio nagusia. Aste honetan amaiera eman diogu, 100 enpresa txiki-ertain baino gehiago izena emanda.


Neurtzen ez dena ez da existitzen. Baieztapen hori izan da Mikel Ansoalde gure aholkulari espezializatuak gidatu duen hirugarren saioaren ardatza. Apirilaren amaierako lehen saioan prezioen estrategia egokia definitu genuen, eta bigarrenean, zirkulatzaile operatiboaren eta finantzarioaren arteko aldeak azpimarratu. Hooren ondoren, Mikelek adierazi du oso garrantzitsua dela kudeaketa kontrolatzeko adierazle egokiak izatea.


Funtsezko KPIak ezartzea eta horien jarraipen egokia egitea funtsezkoa da, berretsi duenez. Eskaintza-prozesuaz eta zirkulatzailearen kudeaketa egoki batek erakundearen barruan erantzukizun partekatua izan behar duela adierazteaz gain, Mikel Ansoaldek azpimarratu du produktu/bezero/eremu geografikoaren errentagarritasuna ezagutzea eta horren jarraipena egitea erakunde osoarentzat “must” bat dela izan. Ezinbesteko.



Erabakiak datuetan oinarritu behar dira eta gure usaimenetik urrun. Puntu hau aintzat harturik eta laugarren saioan, Pablo Azurmendi lankideak inbertsioak aztertzearen garrantzia azpimarratu du. Inbertsioek gure errentagarritasunean duten eragina azpimarratu behar dugu.



Errentagarritasunaren aldez aurreko azterketa ez ezik, inbertsioa egin ondorengo eragina ere garrantzitsua da, diruaren benetako balioak denboran duen eraginagatik. Alde horretatik, enpresek interesez jarraitu dute nola kalkula daitekeen inbertsioaren errentagarritasuna, kontuan hartu beharreko aldagaiak azpimarratuz.



Besteak beste, inbertsioaren zenbateko osoa (kostu espezifikoa edo kostu orokorra), kutxako fluxuen kalkulua, inbertsio-proiektuaren bizitza zehaztea, kapital-kostua kalkulatzea… Horrela, behin huts egin badugu, behintzat, ez dugu akatsa errepikatuko eta aurreikuspenetatik gertu gauden jakingo dugu.



Horregatik guztiagatik, 3 balorazio-metodo ere azaldu dira, eta, azkenik, Pablok eta Mikelek argudiatu dute horietako bat aukeratu behar dugula, enpresaren egoeraren eta tipologiaren arabera.

Elkargi Financial Knowledge (EFK) osatzen dugunok, ziur gaude kudeaketa egoki batekin gure finantza-osasuna nabarmen hobetu dezakegula. Kudeaketa ondo kontrolatzetik abiatzen da guztia, eta are gehiago, gaur egungoak bezalako ziurgabetasun handiko garaietan.



Esaiguzu.