1.- Informazio orokorra

Webgune honen titularra Elkargi Sociedad de Garantía Recíproca (Elkargi, SGR) da —Mikeletegi pasealekua, 50 – 20009 PK, Donostia (Gipuzkoa); IFK: V-20066411—. Sozietatea erregistro ofizial hauetan inskribatuta dago:

Gipuzkoako, Merkataritza Erregistroa: 400. liburukia, 154. folioa, 6.442. orria.

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Erregistro Berezia: 6, zk.

Espainiako Bankuko Elkar Bermatzeko Sozietateen Erregistro Berezia: 9.806, zk.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Elkar Bermatzeko Sozietateen Erregistro Berezia: 1. zk.

Telefono-zk.: 943 30 90 60; eta e-mail helbidea: elkargi@elkargi.es

Webgune hau eta bertan jasotako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal erabiltzen baduzu, ulertuko dugu inolako muga eta erreserbarik gabe irakurri, ulertu eta onartu dituzula Lege-ohar honetan bildutako erabilera-baldintzak, baita Pribatutasun-politika ere, webgune honetan bertan eskuragarri duzuna —espresuki gomendatzen dizugu berori irakurtzea—. Hortaz, webgune hau erabiltzeak berekin dakar espresuki eta osorik onartzea bai Lege-ohar hau, bai Pribatutasun-politika, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioan.

ELKARGI, S.G.R.-k eskubidea gordetzen du webgunean agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioak, etab. zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe. Hori dela-eta, webgune hau arrazoizko aldizkakotasunaz kontsultatzea gomendatzen du, haietan aldaketarik baldin badago ere.

ELKARGI, S.G.R.-ren jarduera aurretiazko administrazio-baimenaren araubideari lotuta dago.

1.1.- Hizkuntza

Lege-ohar hau edo Pribatutasun-politika itzuliko bagenu, nahiz tarteka webgune honetan argitara litekeen beste edozein erabilera-arau, politika eta prozedura ere, bat ez-etortzerik balego gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.

2.- Jakinarazpen komertzialak eta publizitate-edukiak

ELKARGI, S.G.R.-k erabiltzaileei jakinarazten die, aurretiazko kontratu-harremanik izanez gero, informazioa bidaliko diegula gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuen inguruan (barne direla publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako), gure interes legitimoetan oinarrituta. Nahi ez baduzu gure aldetik horrelako informaziorik bidaltzea eta datuak tratatzea, aipatutako xedeetarako; arren, bidal iezaguzu hori eskatzeko e-mail bat elkargi@elkargi.es helbidera, eta zure eskaera beteko dugu. Gainera, datu horiek blokeatuta eduki ditzakezu erreklamazioak aurkezteko, baliatzeko edo defendatzeko. Horrelako jakinarazpenak bidaltzeko zure baimena ukatzeak ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua, pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako xedeetarako.

Nolanahi ere, zure funtsezko interesak eta eskubideak nagusituko dira beti gure interes legitimoen gainetik. Hori erabakitzen baduzu, bidal iezaguzu e-mail bat aurreko paragrafoan adierazten den helbidera, eta aurrerantzean ez dizugu horrelako jakinarazpenik bidaliko. Orobat, zure datuak xede horretarako tratatzeari utz diezaiogun eskatu ahal izango diguzu.

Bezeroa ez bazara, horrelako publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak bitarteko elektronikoen bidez bidaliko dizkizugu soilik, baldin eta baimena ematen badiguzu. Horretarako, gure web-orrian espresuki xede horrekin dagoen aukeran klik egin behar duzu.

2.1.- Publizitatea

Webgune honek, baita bertan bildutako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatalek ere, publizitate-edukiak har ditzakete bere baitan, edo babestuta egon daitezke. Iragarleak eta babesleak dira erantzule bakarrak webgunean sartzeko bidalitako materialak kasuak kasu aplikatzekoak izan daitezkeen legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko. Webgunearen titularra ez da publizitate-edukietan edo babesleen edukietan jaso daitekeen inolako errore, oker edo irregulartasunen erantzule izango. Ez da erantzule izango, ezta ere, webgune honen erabiltzaile edo bisitarien sentikortasunean publizitate-materialak edo beste material batek eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta bertan bildutako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatali dagokionez ere.

3.- Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak

Webgune honen edukiaren eta osagaien titularra ELKARGI, S.G.R. da. Hortaz, berari dagozkio webgunearen jabetza intelektuala eta industriala eta, zehazki, honako hauen guztien jabetza ere: iturburu-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo ikur bereizgarriak, soinuak eta webgunearen orrietako gainerako elementu grafikoak edo soinuzkoak. Enumerazio hori ez da zerrenda itxi bat, erakusgarri bat baizik, eta aipatutako elementuak behar bezala babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Erabiltzaileak hitzematen du edukiak arduraz eta zuzentasunez erabiliko dituela, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. ELKARGI, S.G.R.-k erabiltzaileari baimena ematen dio webgune honetan bildutako informazioa bistaratzeko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (haren sistema informatikoetan deskargatu eta biltegiratzeko jarduera hutsa), baldin eta elementuak erabilera pertsonalera soilik zuzentzen baditu, baita kazetaritza-xedeetarako erabiltzeko ere. Dena den, bi kasuetan webgunearen integritatea errespetatu behar da eta iturburua ELKARGI, S.G.R.-ri dagokion webgune hau dela identifikatu behar da. Gainera, espresuki debekatuta dago webgunea modu partzialean eta beraren izaeraren aurka erabiltzea.

Aurreko paragrafoan espresuki adierazitako xedeetatik kanpo, debekatuta dago webgunearen edukia erabiltzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean jakinaraztea edozein bitarteko eta teknologiaren bidez. Horretarako, beharrezkoa da ELKARGI, S.G.R.-ren aurretiazko baimen espresa. Hala, testu honen aurkako edozein jardunek jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen arloan araudia urratzea ekarriko du berekin.

Dena dela, baimenduta dago webgune hau erabiltzea haren integritatea errespetatzen bada eta iturburua ELKARGI, S.G.R.-ri dagokion webgune hau dela identifikatzen bada, eta espresuki debekatuta dago webgunea modu partzialean eta beraren izaeraren aurka erabiltzea.

ELKARGI, S.G.R.-k gorde egiten du bere eskubideak babesteko bidezkoak diren lege-ekintzak baliatzeko eskubidea.

4.- Pasahitzak eta eremu pribatua

Zerbitzu jakin batzuetarako pasahitza bidaltzen bazaio, ERABILTZAILEAK hura bere erantzukizun esklusiboaren pean gorde beharko du konfidentzialtasun eta sekretu zorrotz eta erabatekoenean. Pasahitza arduraz zaindu, erabili eta gorde beharko du, eta espresuki debekatuta dauka hura hirugarrenei lagatzea. Beraz, ERABILTZAILEAREN erantzukizunpekoak izango dira eta, ondorioz, berari egotziko zaizkio webgunearen titularrarentzat nahiz gainerako ERABILTZAILEENTZAT horrek sor litzakeen ondorio kaltegarriak. Pasahitza lapurtu, galdu edota baimenik gabe erabili edo eskuratuz gero, ERABILTZAILEAK ELKARGI, S.G.R.-ri horren berri eman beharko dio berehala, bidezko neurriak har ditzan; eta ERABILTZAILEAREN erantzukizunpekoak izango dira ELKARGI, S.G.R.-rentzat nahiz beste ERABILTZAILE batzuentzat sor litezkeen kalteak, berandu jakinaraztearen ondorioz

ELKARGI, S.G.R.-k ez du inolako erantzukizunik izango datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren gainean, gorabehera horiek sortzen badira: bai sistemei egindako eraso baten edo baimenik gabe sartzearen ondorioz —ezarritako segurtasun-neurrien bitartez hori detektatzea ezinezkoa delarik—; bai, berorren pasahitzak edo datuak zaindu eta babestean, erregistratutako bezeroaren ardurarik ezaren ondorioz gertatzen denean hori.

Webgune honen eremu pribatura sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaile gisa erregistratu izatea. Horretarako, eremu pribatuan zure profila sortzeko oinarrizko eta beharrezko informazioa eskatuko zaizu. Erregistratzeko formularioa bete ondoren, zure identitatea egiaztatu ahal izango dugu zure profila aktibatzeko.

5.- Segurtasuna

Webgune honetan, segurtasun-neurri behar beste egokiak hartu ditugu, datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta eskuragarritasuna ziurtatzeko. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak Interneten. Ondorioz, ezin bermatu dezakegu birusik ez dagoenik edota erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarean eta hardwarean) edo horietan jasotako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan asaldurak sor ditzakeen bestelako elementurik ez dagoenik.

www.elkargi.es eta www.elkargionline.com web-orrietan HTTPS (SSL) protokoloa darabilgu, erabiltzailearen datu pertsonalak bidaltzeko garaian zerbitzariaren eta haren arteko komunikazio-kanal segurua ezartzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bitartez egiteak ziurtatu egiten du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna. Izan ere, bien artean konexio zifratua ezartzen da, SSL protokoloa erabilita, eta horrek galarazi egiten du hirugarrenak bidali den informazioan sartzea

6.- Erantzukizuna

a) Alderdi orokorrak

ELKARGI, S.G.R.-ren interesa da webgune honek eraginkortasun handienaz funtzionatzea eta sortu deneko xedea betetzea. Baina, ez du erantzukizunik hartzen webguneak eduki litzakeen errore tipografiko, formal edo zenbakizkoen gainean, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren edota funtzionamenduan izan litzakeen disfuntzio edo anomalien gainean ere.

ELKARGI, S.G.R.-k ezin du ziurtatu webgunea eta zerbitzaria birusetatik aske egotea, eta ez du erantzukizunik hartzen webgunera sartzeak edo bertara sartzeko ezintasunak sorrarazitako kalteen gainean.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau leialtasunez eta bidez erabiltzeko, trafikoaren legeei eta erabilerei jarraituz. Era berean, hitzematen du ez duela ondorio hauek ekarriko dituen jokabiderik gauzatuko: ELKARGI, S.G.R.-ren edo hirugarrenen irudiari, interesei edo eskubideei kalte egitea edota webgune honen erabilera normalari nola edo hala kalte egitea edo berori erabilezin bihurtu, gainkargatu edo galaraztea.

ELKARGI, S.G.R.-k eskubidea gordetzen du webgunean agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioak, etab. zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe. Hori dela-eta, webgune hau arrazoizko aldizkakotasunaz kontsultatzea gomendatzen dugu, haietan aldaketarik baldin badago ere. Gehi litezkeen webgunearen lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, hura erabiltzeari eta bertara sartzeari utzi beharko diozu, eta ELKARGI, S.G.R.-k ez du inolako erantzukizunik hartuko. Gainera, ELKARGI, S.G.R.-k eskubidea gordetzen du webguneko edukietarako sarbidea, eta bertatik egiten diren zerbitzuak ere, eten eta amaiarazteko.

b) Loturak eta hiperestekak

ELKARGI, S.G.R.-ren jabetzako webguneek esteka edo sarbidea eman dezakete hirugarrenen beste baliabide edo gune batzuetara, uste badugu horiek zuretzat interesgarriak edo beharrezkoak izan daitezkeela gure webguneko zerbitzuetako batzuk egiteko. Dena den, webgune horiek ez ditugu inola ere guk kontrolatzen.

Esteka horien helburua izan daiteke zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez errazago bilatzeko aukera ematea.

Nolanahi ere, orri horiek ez dira ELKARGI, S.G.R.-renak, eta horrek ez ditu ere horien edukiak berrikusten. Horregatik, ez du haien gaineko erantzukizunik hartzen, ezta honako hauen gaineko erantzukizunik ere: orri horietan agertzen diren eta/edo eskuragarri dauden zerbitzuak, hala badagokio; estekatutako orriaren funtzionamendua; aipatutako orriek datuei eman diezaieketen erabilera eta tratamendua; hala badagokio, egin ditzaketen arau-hausteak; edota horietan sartzearen edo horiek erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalteak. Beraz, esteka egoteak ez dakar berekin inolako loturarik egotea ELKARGI, S.G.R.-ren eta eduki horien edo horiek hartzen dituzten guneen pertsona edo erakunde titularren artean.

Hortaz, ELKARGI, S.G.R.-k ez du inolako erantzukizunik hartzen estekatutako webguneen gainean, ezta horien funtzionamenduaren, horietan ostatatutako eduki eta zerbitzuen edota webgune estekatu horietan era berean egon daitezkeen esteken gainean ere.

Arren eskatzen dizugu web-orri horien lege-oharrak eta, oso bereziki, pribatutasun-politikak irakurtzea horietan zure datu pertsonalak sartu aurretik. Zalantzarik izanez gero, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, horien pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Erabiltzaileak estekatuta dagoen webgune baten bitartez garatutako eduki, zerbitzu nahiz bestelako jarduera baten edozein desegokitasunen edo zilegitasunik ezaren berri izango balu, ELKARGI, S.G.R.-ri berehala jakinarazi beharko dio hori; horrek bidezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan, hala badagokio.

Espresuki debekatuta dago www.elkargi.es eta www.elkargionline.com webguneetako orri bat ELKARGI, S.G.R.-ri ez dagokion beste webgune batean aurkeztea (“framing” izenaz ezaguna den teknikaren bidez nahiz ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozeinen bidez) eta, halaber, www.elkargi.es eta www.elkargionline.com webguneen bitartez hedatutako edozein eduki mota txertatzea horiek ez diren webguneetan (“in line linking” izeneko teknikaren bidez nahiz ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozeinen bidez), ELKARGI, S.G.R.-ren berariazko baimenik gabe.

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta bertan jasotako gomendioak ulertu eta jarraitu dituela jotzen dugu. Erabiltzailea ados ez balego datuak babesteko politika honekin edo politika honen bidez ematen diren gomendioekin, gure web-orria ez erabiltzeko eskatzen diogu, mesedez.

7.- Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauen interpretazioarekin nahiz webgune honen zerbitzuei buruzko edozein alderdirekin lotutako gatazka edo eztabaidarik izanez gero, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango dira aplikatzekoak; eta auzitegi eskudunak, berriz, Donostiakoak izango dira.