Uncategorized @eu

Antizipatu eta birdefinitu zure negozio-plana
Ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu, non erabat gaindituta ez dagoen...
Albisteak
10/11/2021
• Fineco Kutxabanken Banka Pribatua bere bezeroentzako kapital pribatuko fondo berria sortzear da, Elkargirekin eta Bankuko Enpresen Alorrarekin lankidegoan
Fineco Kutxabanken Banka Pribatuak bere bezeroentzako inbertsio alternatiboen eskaintza zabalduko du, Bankuaren Enpresen Alorrarekin eta Elkargirekin elkarlanean sortzen ari den kapital pribatuko fondo berri baten bitartez.
Egitasmo honen helburua enpresetako inbertsio zuzenen kudeaketako merkatuan indartsu eta epe luzeko ikuspegiarekin ekitea izango da, nabarmen hazten ari den esparru honetan erreferentziazko eragile bilakatu nahi baitu.
Proiektu hau Fineco Kutxabanken Banka Pribatuak duen lidergoan eta inbertsio-eskarmentuan oinarrituko da, horri Elkargik eta Kutxabanken Enpresen Alorrak dituzten lotura eta enpresen beharren gaineko ezagutza gehituta.
Fondo berriak kudeaketa propioa eta independentea izango ditu, guztira 250 milioi euroko ondarea lortzea du helburu, eta ‘evergreen’ moduan egituratuko da, hau da, desinbertsiorako data zehatzik gabe.
Fondoaren bitartez, Elkargik eta Kutxabankek tokian tokiko enpresei buruzko ezagutza maila handiena duten guneetan inbertsio zuzenak egingo ditu bateratze estrategikoak, horrela antzeko ekintzen aldean duen abantaila lehiakorraz baliatuko baita, Estatuan zein nazioartean. Beraz, inbertsioek konzentrazio handiagoa izango dute Euskadin, bai eta Nafarroan, Errioxan, Kantabrian, Zaragozan, Malagan, Kordoban eta Sevillan ere.
Fondoak honako konpainiak izango ditu jomuga batez ere: 3 eta 10 milioi arteko EBITDA, bere alor ekonomikoetan ezarketa handia, kudeaketan frogatutako gaitasuna eta hazkunderako aurreikuspen sendoak dituzten enpresak.
Lankidetza honek enpresetan eta inbertsoreen artean balioa sortu nahi du, eta inbertsioen ekosisteman eredugarri bilakatzea aurreikusten du, enpresa-ehuna eta inbertsio alternatiboen bila dabiltzan inbertsore pribatuen ondarea lotzea erraztuko baitu.
Produktu berri hau kudeatzeko, Fineco Kutxabanken Banka Pribatuak bere sinergiak eta inbertsio kolektiborako erakundeen kudeaketan duen 30 urteko eskarmentua baliatuko ditu, kanpo-aholkulariz eta barne-adituz osaturiko lantalde bikoitzarekin.
Uncategorized @eu
Antizipatu eta birdefinitu zure negozio-plana
Ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu, non erabat gaindituta ez dagoen...
Uncategorized @eu
CaixaBank Elkargiren bazkide babesle berria
Finantza erakundeak Elkargirekin dituen erlazioak areagotu eta bultzatzeko...
Berriak
Ia 600 milioi euro Euskadiko enpresa txiki eta ert...
Euskadiko enpresa txiki eta ertainek, horietako askok gure finantzaketa la...