play icon

Ikus-entzunezkoak ikus-entzunezkoa gainditzen duenean

TELESONIC


1934 zen José Olano Sarasolak "Altavoces Eguía" izeneko tokiko denda txiki bat sortu zuenean. Garai hartan, ezin zen imajinatu zer bilakaera sortuko zen, hamarkada batzuk geroago, soinuari lotutako bere negozioan. 80 urteko historia eta irudi berrituarekin, denda txiki hura Telesonic da gaur egun, teknologiaren bilakaerari aurre hartzen jakin duen familia-enpresa bat, ikus-entzunezko hutsa dena gainditzen duten ikus-entzunezko soluzioak eskaintzera iritsi arte. Joséren biloba eta Tomásen seme Andoni Olanoren istorioa bere ikus-entzunezko zerbitzuak garatzea lortu duen ekintzaile batena da: ekipamenduen instalazio, automatizazio edo mantentze-lanetik eta lehen mailako ekitaldietarako laguntza teknikotik hasita, ia inor iritsi ez den tokira iritsi arte: espazio desespazializatuak lortzera. IKTak norbanakoaren mesedetan integratzen diren leku fisikoak. Ikus-entzunezko ingeniaritza Andoniren istorioa, Telesonicena, “zure bazkide teknologikoaren” istorioa da.