play icon

Hemen da nanoteknologiaren aroa

GRAPHENEA


Graphenea mundu-mailako enpresa da, Donostian sortua, grafenoaren ekoizpenean espezializatua eta material horren ezaugarri apartak balio teknologiko handiko azken produktuetara egokitzen jakin duena: polimero, bateria, sentsore, bioteknologia eta abarretara.

Horiek horrela, webgune hau mugikor edo tableta batetik kontsultatzen ari bazara –gero eta gehiago egiten duguna–, litekeena da esku artean duzun gailua grafenoz osatua egotea: altzairua baino 200 aldiz gogorragoa eta bost aldiz arinagoa den materialaz. Nanopartikulen aroa egitate bihurtua.

Graphenearen proiektua nazioarteko proiekzioa duen ideia berritzaile baten ondorioa da eta, gainera, bere sektoreko munduko lider bihurtzeko erronka du jomuga. Egingo al dugu amets elkarrekin?

Oraingoz, zure bateria kargatzen jartzen duzun bakoitzean, ez ahaztu haren jatorria.