Albisteak

Forbes eta Elkargi: gure ekonomiaren balioa eta dibertsifikazio finantzarioa

04/10/2022

Aukera gutxi ditugu gure egunerokoan, industria, energia eta osasunean izen handikoak diren eta zeresana duten ahots ezberdinak toki berean biltzeko eta horiekin ikasteko. Hain juxtu, orain egun gutxi hauxe gertatu da Bilbon, Forbes erakundeak antolatuta eta gure lankidetzarekin, Elkargitik. Etorkizuneko gure gizartea erakikitzeko erronkak.

Estatu batuetan egoitza duen Forbes medioaren argudioetako bat, garbia da: “ekonomia beti izango da solasaldirako gaia”. Elkargitik gaineratuko dugu, finantzazioa eta kudeaketa finantzarioa, ekonomia horretan zeharkakoa dela eta hazkunderako ezinbestekoa.

Osasun industriak aurrera egingo du biokonputazioa eta `bio´ kontzeptupeko ekintzen bitartez. Makinek laguntza berrriak eskainiko dizkigute, gizakioi. Transizio energetikoa ere badator, zein kostutan jakitea da falta zaiguna. Industria berriz, adimen artifiziala erabiliko du bere garapenerako, baina pertsonen ezagutza baliatuz.

Talentua, digitalizazioa eta jasangarritasuna. Horiek gakoak.

Aipatu ekonomia, epe luzeetatik tentsioz beteriko epe-motzetako zikloetara transformatu da: inlfazioa, tipoen zein lehengainen goradaka… eta beste adierazleekin, guztiek ere, gure enpresen marjinetan eragina zuzena edukiaz. Horrexegatik, funtzio finantzarioaren profesionalizazioan urratsak ematen jarraitu behar dugu, proiektuak etorkizunekoak eta iraunkorrak izan daitezen.

Eta finantza sektorean zer? Bada, finantza erakundeen kontzentrazioarekin, desitermediazioarekin edota `player´ berrien sorrerarekin, aldaketa handian sartuta dago. Transformazioa, zeinean, banka tradizionala eta osagarria den finantzazio alternatiboaren arteko elkarbizitza, ezinbestekoa izango den.

Elkargitik, ohiko finantzazioarekin batera, ari gara soluzio berritzaileetan lanean. Enpresek aukera anintzak behar dituzte, inoiz baino zailagoa bilakatzen ari zaigun testuinguruari aurre egiteko. Guk baditugu produktu berri ugari, euren zerbitzura: izan makinaria gaineko leasing-a, berrikuntza funtsa (finantzaketa bide alternatiboa) edota, fiskalitatean oinarritutako aukerak.

Errealitate berri hau, ez dugu mehatxu gisa ikusi behar. Alderantziz, aukera berri bat bezala baizik. Forbes Summit Reinventing Euskadi ekitaldia, egoera hau gogorarazteko baliogarri izan zaigu.