Agenda >

Nola egin aurre Familia Enpresa baten Ondorengotzari

Jardunaldi honen helburua da familia-enpresa baten ondorengotza-prozesuan esku hartu eta kontuan hartu beharreko oinarrizko gaiak jorratzea.

Ondorengotza-prozesua prozesu konplexu eta berebizikoa da enpresaren etorkizunari dagokionez eta, enpresa bakoitzak neurrira egindako soluzioak behar baditu ere, hainbat gai enpresa eta enpresaburuen orokortasunagatik aztertu egin behar dira.

Jardunaldian zehar, eta ondorengotza-prozesuetan ELKARGIk duen garapen- eta laguntza-esperientzia abiapuntu hartuta, familia-enpresaren jarraipen bermatzeko berebizikotzat hartzen diren alderdiak ezagutaraziko dira.

Familia enpresetako jabe edota administrariei zuzenduta.

¿Estás interesado y quieres conocer cuándo será?