Albisteak

Ekin diezaiogun! Hemen bezala ez baita inon bizi

21/04/2023


Ez dago atsedenik ekiten dutenentzat. Beti kudeaketan, merkatuari begira eta inguruan gertatzen denari adi. Adibide onak jarraitzea eta sarea sortzea komunitate ekintzailearen berezko ezaugarria da.


Hori dela eta, eta finantzaketa eskuratzearekin batera negozio-plan bat izatea bere oztoporik handienetako bat delako, #Elkargitik gure “Finantza zaitez” ekimena BAT B Accelerator Tower gunean kontsolidatu dugu.


3. modulua, ikasteko figura handiekin: Borrox, Ecoalf eta Enisa finantzarioa. Oraingo honetan #AfterWork formatuan, ekintzaileek erreferente horiek entzuteko eta sarea sortzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Eurak, beti aktibo.


Toperaino beteta. Arrakasta kasuak ezagutu nahi dituzten 60 ekintzaile baino gehiago, Borrox entzuten. Ideon Taldeko Fintech izaera duen proiektua, enpresa eta autonomoentzako zirkulatzailearen finantzaketan espezializatua. 2017an eratu zen, eta, abiarazi zenetik, 850M € baino gehiago finantzatu ditu, urte arteko % 60ko hazkunde-tasekin.


Juan Carlos Ugarteche CEOak oso argi dauka: hasierako etapetan, ekintzaileek proiektuaren alde egiten duten apustu pertsonala funtsezkoa da, ekonomikoki, gainerako bazkideek oso modu positiboan baloratuko baitute. Ugartechek gaineratu du “garrantzitsua dela enpresa guztiek eta, are garrantzi handiagoarekin, hazten ari diren start up eta enpresek finantzaketa-kanal alternatiboak izatea, finantzaketa-iturri tradizionalak osatzeko”.


Digitalizazioa funtsezkoa da finantzaketa azkarra lortzeko, administrazio-izapideen beharrik gabe. “Borrox-etik tamaina eta sektore guztietako bezeroen fakturak finantzatzen ditugu, finantzaketa 48 ordu baino gutxiagotan emanez, eta horrekin ehunka enpresari laguntzea lortu dugu” aipatu du ere.

Rafael Campos ECOALFen CFOren eszenaratzea oso indartsua izan da. Izan ere, Rafael Camposek, enpresa honek duen “Because there is no planet B” lelo indartsuarekin batera, retail modako eta `modan dagoen´ enpresa espainiarraren finantza-kudeaketaren buru da; are gehiago, erabat jasangarria den enpresaren finantzazioa kudeatzen du. 2009an jaio zen, eta arrakasta kalitate handiko produktu birziklatuak sortzean datza.



“Gure hastapenetatik misio argi bat izateak planetaren aldeko erabakiak hartzea ahalbidetu digu, epe laburrean kostua izan arren, Ecoalfek epe luzean arrakasta izateko funtsezkoak izan direnak”, aipatu du.


Ugartecheren ildo beretik, Camposek nabarmendu du “finantzaketa-iturrien dibertsifikazioa funtsezkoa izan dela Ecoalfen hazkunde azkarra bultzatzeko urte hauetan”. Bankua, equitya, funtsak, factoringa edo Elkargi bezalako erakundeak… Aukera posible guztiak hartu behar dira kontuan.

Hala berretsi du ere, Carolina Rodriguez Arias Enisako proiektuen arduradunak. Hark aurreratu duenez, “Startupsen Legearekin batera, ENISAk eskumen berriak hartuko ditu bere gain, hala nola, sortzen ari diren enpresen izaera berritzailea eta eskalagarritasuna ziurtatzea, ekintzailetzari laguntzeko erreferentziazko erakunde publiko gisa sendotuz”.


Enisak inoizko aurrekonturik handiena izango du 2023an, 130 milioi eurorainoko hasierako zuzkidura, Startup berriak sortzen eta herrialdea garatzen laguntzeko. Enisa eta Elkargiren finantziazioa osagarria da, esaten zuen, eta “kasu askotan beharrezkoa” nabarmendu ere.



Saioaren amaieran, Bilboko BAT Tower-en terrazak elkarrizketarako une lasaia eskaini du eta gure bizi-kalitate altua sinbolizatzen eta deskribatzen duen indar eta eraldaketako paisaia urbanistikoa eskaintzen zuen. “Hemen bezala, ez baita inon bizi” esaldia aipatzen zen sortutako lagun taldeetan.



Ekin diezaiogun eta egon gaitezen beti jardunean, komunitate ekintzailearen atsedenik ezari esker ere, hemen bezala, ez baita inon bizi.