Albisteak

Elkargiko Administrazio Kontseiluak Lander Arteche proposatu du finantza erakundeko presidente izateko

19/05/2023

Lander Arteche Egia ofizialki kontseilari izendatua izan zen, Elkargik 2022ko ekainean egin zuen bazkideen azken Batzar Nagusian, eta Josu Sánchez Álvarez ordezkatuko du karguan.

Ia 12 urtez presidente eta lehenago presidenteorde izan ondoren, Josu Sanchezek enpresa-saretik gero eta gertuago dagoen Elkargiren lekukoa emago du, finantza-zerbitzu berriekin ari dena eta hazkundearen zein etengabeko eraldaketaren bidetik jarraitzen duena.

Elkargiren Administrazio Kontseiluak, ostegun honetan egindako azken bileran, izendapen batzordearen erabakia onartu du, Lander Arteche Eguía, gaur egun, Elkargiren bi presidenteordeetako bat, finantza erakundeko presidentegai proposatzeko. Presidente berria Josu Sánchez Álvarez egungo presidenteak ekainaren 23rako deitu duen Bazkideen Batzar Orokorraren ondoren egingo den lehenengo Administrazio Kontseiluan izendatuko da.


Erabaki hori lehendakaritzaren trantsizio ordenatuaren testuinguruan hartu da, egungo presidenteari zegokion agintaldi osoa amaitu aurretik, eta erakundea garatzen ari den 2022 -2024 plan estrategikoan jasotzen diren helburuak sustatu eta etorkizunera proiektatzeko helburuarekin. Hai zuzen ere, Zenón Vazquez Irizar zuzendari nagusiaren lidergotzarekin burutzen ari diren ekimenak, guztiak ere.


Lander Arteche Egia zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Grupo Arteche taldean sartu aurretik, hainbat erantzukizun izan zituen (familia-protokoloan ezartzen den bezala): besteak beste, nazioarteko aholkularitza enpresa bateko zerga arloan, edota New Yorketik, Espainiako Kanpo Bankuaren (BEX) arrisku-arloan, Ipar Amerikako eta Hego Amerikako filial guztientzat. 1997tik aurrera, Arteche Taldean sartu zen, lege, finantza eta kudeaketa kontrolaren arloari lotuta, CFO gisa, bai sozietatearentzat bai taldearentzat ere. Artecheko operazioetan ere parte hartu du Hego Amerika osoan. Gaur egun, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) kontseilaria ere bada, Arteche Lantegi Elkartearen eskutik.

Josu Sánchez erakundeko presidentea da, 2012ko martxoan Victoriano Susperregui ordezkatu zuenetik. Hainbat agintalditan, Elkargik erakundearen kaudimen-mailaren kudeaketari eta mantentzeari aurre egin behar izan dio, 2008/2009ko finantza-krisiaren eraginaren ondorioz, krisi haren aurrean Elkargik milaka enpresari finantza laguntza eman baitzien.


Era berean, 2017an Elkargik zuzenduriko bat-egite prozesuaren buru izan zen, desagertutako Oinarri xurgatzearen ondorioz burutu egin zena eta, oraintsuago, haren azken aldia erakundearen eraldaketa-prozesuarekin bat etorri da, Zenon Vazquez egungo zuzendari nagusia buru zela. Azken etapa horretan, nabarmentzekoa da Elkargik gertutasun handiagoa duela enpresekiko, eta zerbitzu eta irtenbide berriak eskaintzen dituela, enpresa-sarearen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzeko. Hurbilketa horren adierazle, bere sozietate-oinarria osatzen duten tamaina eta sektore guztietako ia 23.000 enpresa dira.


Josu Sánchezek (Vitoria-Gasteiz) Lagunketa enpresa sortu zuen 1979an. 1991tik, Sarkis Lagunketa Taldea eratu zenetik, kontseilari delegatua da. Era berean, SEA Arabako Enpresarien Elkarteko lehendakariordea izan da, eta, gaur egun, APD Iparraldeko Zonako kontseilaria, Arabako Merkataritza Ganberako diruzaina eta Eraikune Eraikuntzako Klusterraren Batzordeko kidea da.



Esaiguzu.