Albisteak

ELKARGIk %50eko hazkundea izan du bi ekitaldietan

28/01/2022


  • 2021ean 370 milioi euroko eragiketak finantzatu zituen, hau da, ia % 25eko eta %50eko hazkudea 2018ko urtearekin alderatura 
  • Ekitaldi berean, 530 milioi euroko eragiketak berritzea ahalbidetu zuen
  • Industria maileguak % 0an eta komisiorik gabe kaleratu berri ditu Next Generation EU funtsen bidez sortutako finantza-produktua
  • 2022-2024 Plan Estrategiko berria onartu da, baloreak dituzten finantza-zerbitzuen ikuspegiarekin, abalaz haratago

ELKARGIk “hazkunde eta eraldaketa prozesuarekin” jarraitzen du, Josu Sánchez eta Zenón Vázquez, presidente eta zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, gaur baieztatu duten bezala, 2022rako aurreikuspena eta joan den ekitaldiko kudeaketa-datuak aurkezterakoan. 2021ean, ELKARGI hazten ari dela eta finantza-irtenbide berriak sortzen dituela egiaztatu zen, eta horrek, Europako harremanekin batera, “dimentsio jauzi” bat suposatzen du.

Jarduera bizia eta hazkundea

Bere finantza-jarduera, 370 milioi euro baino gehiagoko finantzaketarekin, ia % 25 hazi da 2019arekin alderatuta, eta %50 inguru 2018arekin alderatuta, urte horiek `antzeko´ ekitaldiak baitira konparazioarako; izan ere, 2020ko finantza-jarduera, pandemiaren hasieragatik, guztiz ezohikoa izan zelako.


Horrela, ELKARGIko presidente den Josu Sánchezen iritziz, “datuak bikainak dira”. Azpimarratu duenez, “aktiboan dugun finantzaketa-bolumena kontuan hartuta, Estatuko lehen garantia erakundea gara” eta ELKARGIk daraman hazkunde- eta eraldaketa-prozesua berresten dute. “Gaur egun, 22.247 enpresa kopururaino hazi den bazkide kopurua dugu”.


ELKARGIn, Sanchezen esanetan, “ziur gaude zenbat eta hobeto prestatuta egon eta gure enpresak gero eta sendoagoak izan, orduan eta hobeto erantzungo diotela edozein krisialdiri”. Horregatik, azpimarratu duenez, “ausardiaz ari gara lanean gure aholkularitza sustatzeko, hortik ematen baitugu balio erantsirik handiena. Adibide gisa, energiaren prezioak eta lehengaien prezio garestiak gogorarazi ditu, baita enpresa txiki eta ertainaren marjinetan duten eragina ere. “Zenbat ETEk egin zuten gogoeta, merkatu global eta zalantzagarri baten aurrean, lehengaietarako arriskuen estaldura izateko beharraz? Hori da Metix; finantza-arriskuak kudeatzeko gure aholkularitza atala”, azpimarratu.


ELKARGIk gora egiten badu, enpresek ere bai


Maxima horrek bultzatzen du ELKARGIko zuzendari nagusia den Zenón Vázquez, bere kudeaketa-jarduera biziarekin jarraitzera. Finantzaketan emandako 370 milioi euroek eta ia %50eko hazkundeak “baieztatzen dute egunetik egunera enpresa gehiagorengandik gertuago gaudela. Horiei guztiei gure lana zor diegu, ELKARGIko jabeak direlako”. Elkargiren hazkundea ez da berez helburu bat; izan ere, Zenón Vázquezek nabarmentzen duen bezala, “ELKARGI hazten bada, enpresak ere hazten dira. Gure hazkundeak indartu egiten du enpresa-sarea”.


Vazquez Irizarrek azpimarratu du Bizkaia izan dela finantzaketa-bolumen handiena jaso duen lurraldea, 130 milioi baino gehiagorekin. Sektoreka, industriak eta zerbitzuek finantzazio osoaren %50a baino gehiago hartu dute. Azkenik, ELKARGIren jarduerari esker 2021ean “kulturara eta ostalaritzara bideratu diren 60 milioi euroak, pandemiaren luzapenak zuzenean eragindako sektoreak direnak” azpimarratu ditu.

Enpresa txiki-ertainez osatutako enpresa-ehuna. ELKARGI bere ispilua

Pandemiaren iraupenak, 2021aren hasieran, milaka “Covid maileguen” bizitza luzatzeko beharra eragin zuen; izan ere, 2020ko hasieran, eta batez ere Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan (baita Nafarroako Gobernua, ea…), ELKARGIk modu eraginkorrean kudeatu zituen mailegu horiek. Horrela, 2021ean, eta epe oso laburrean, ezarritako legezko epeetan, ELKARGIk urtebete lehenago sinatutako 5000 mailegu inguruen baldintzak hobetu zituen, guztira 530 milioi euroko zenbatekoan.

Neurri horri esker, Zenón Vázquezek nabarmendu duenez, “enpresek 8 urtera arte luzatu zituzten maileguak eta, gaur egun oraindik, ez dira amortizazioarekin hasi behar izan. Egoerak eskatzen zuen `oxigeno´ finantzarioa lortu genuen”.

Urtarrilean zehar, krisiaren luzapenaren aurrean eta enpresa askok izan dezaketen zailtasunaz jabetuta, “haietako askorekin aurrea hartzen ari gara, haien finantza-egoerak ezagutzeko”, Zenón Vázquezen esanetan. Aste honetan bertan, nabarmendu duenez, “200 enpresa ingururekin saio profesional bat egin dugul aurreikuspenez jokatu eta finantza berregituraketa posible bat aztertzeko unea dela partekatzeko”.


Ziurgabetasunaren aurrean, % 0ko finantzaketa Next funtsekin


Ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu; izan ere, pandemiaren luzapenari eta horrek plantilletan duen eragin zuzenari, ETEetan eragin handiagoarekin, hornidura-arazoak, lehengaien prezioak edo kostu energetikoa gehitzen zaizkie, besteak beste. Egoera horren aurrean, ELKARGIk maileguak kaleratu ditu industriarako % 0an eta komisiorik gabe. Zenón Vázquezek dioenez, ELKARGIrenkin “gure industria doan eta epe oso luzera finantza daiteke”.

Gobernu Zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen diren “%0ko industria mailegu” hauek agerian uzten dute “dagoeneko errealitate direla ELKARGIrekin batera Next Generation funts europarrak eman direla”. Enpresak, are gehiago egoera zail honetan, neurri hau txalotzen ari dira. Hala berresten du ELKARGIko zuzendari nagusiak, “produktu historikoa da, finantzeketa baldintza ezin hobeetan eta industria-ekintzailetzarako eta -hazkunderako balioko duena”.

Europa partida bikoitzeko eta dimentsio-jauzia: EIB


Next funts europarren kudeaketaz gain, ELKARGIk beste mugarri bat aurkeztu zuen urtearen amaieran: akordio historikoa Europako Inbertsio Bankuarekin, ETE edo enpresa txiki-ertain ez diren eta 3000 langile arteko enpresei finantzaketa errazteko eginda dagoena.

Erakundeko arduradun nagusiek argitu dutenez, neurri honek “aukera emango digu orain dela urte asko beraien hastapenetan lagundu genien baina, sendotu eta hazi zirelako, ETE izaera galdu zutenei finantzazioarekin laguntzeko; orain arte, finantzatu ezin genituenak. Orain “jauzi bat egingo dugu gure dimentsioan eta tamaina ertain zein handiak diren enpresak finantzatuko ditugu”.


Era berean, 2022an, ELKARGIk ekosistema ekintzailetik are hurbilago egongo da, eta digitalizazioari esker, autonomoentzako finantza-irtenbideak eskainiko ditu, zuzendari nagusiak baieztatu duenez.

ELKARGI soluzio finantzarioak emateko dago


“ELKARGI finantzazioa eta finantza-aholkularitza da. Elkargi epe luzea da, eta erakusten ari gara egin daitezkeela `finantzak´ balioeki”n. Zuzen azaldu da ELKARGIko zuzendari nagusia. Horregatik, gure enpresa-ehunaren errealitatea ikusita, tamainaz txikia dena orohar baina ez kopuruz, eta dagoen kapitalaren finantzaketa-eskaria gero eta handiagoa denez, “ELKARGIk kapital pribatuko funts baten sorrera bultzatu du Finecorekin batera”, Vázquezek dioenez, “helburu bikoitzarekin: tokiko enpresen hazkundea sendotzea eta inbertsoreentzako, bertakoak izango direnak ere, errentagarritasuna bilatzea”.


Hurbiltasunean eta konfiantzan oinarritutako proiektu berri bat, 4 ezaugarri nagusirekin: epe luzea; kapital-sarreran gutxiengoa izatea; ez da soilik finantzaketa izango, advisory edo negozio-laguntza ere egongo baita; eta azkenik, ELKARGIk gainerako erakundeekin lankidetzan duen gertutasunarekin eta sinesgarritasunarekin batera.

Baloreak dituzten finantza-zerbitzuak


Bestalde, Josu Sánchez presidenteak nabarmendu du “ELKARGI gisa existitzen garela gure taldearen bitartez finantza-irtenbideak emateko. Horixe da gure egitekoa, eta halaxe onartu da

22-24 aldirako Plan Estrategiko berrian”. `Lan-ibilbide´ hau eraginkorra, praktikoa eta parte-hartzailea izan da. Behetik gora egin dena eta baita, alderantziz ere.

Horregatik, azpimarratu du Sánchezek “helburuak zehaztuta daude eta guztiok partekatzen ditugu”. Beraz, laburbildu duenez, finantza-erakunde gisa “lau erronka estrategiko ari dira gure jarduera markatzen: kultura-eraldaketa, hazkundea, digitalizazioa eta talentuaren kudeaketa, ikuspegi argi eta oso zehatz batekin: baloreak dituzten finantza-zerbitzuak eskaintzea”.

Amaitzeko, Josu Sánchezek azpimarratu du “ELKARGI enpresek eta enpresentzat sortutako finantza tresna dena. Ondorioz, beti egongo da  enpresa ehun osoari laguntzeko”.