Albisteak

Elkargi eta Deusto Next funtsekin

21/03/2022

“Comercial de Deusto” izan da Next funtsen epizentroa, DBS eta Deusto Business Alumniren IX. Finantza Jardunaldietan. Egun osoan zehar, finantza-erakundeek, oro har, eta Elkargik, bereziki, duten zeregina nabarmendu da, funts horiek bideratzen laguntzen baitute, eta, gure kasuan, ETEei orientazio argia emanez.

 

Saioak Next Gen EU funtsak zein puntutan dauden azaleratzeko balio izan du, baita Ukraina inbaditzeak berez konplexua den errealitateari nola eragin diezaiokeen ere, kudeaketarako, eta dirua proiektuetara iristeko, jatorrian
planteatuta zeuden bezala.

 

Funtsak garatzeko mahai-inguru finantzarioan adierazi da finantza-bitartekariak garrantzia duela ekarpenak egiteko eta lankidetzan aritzeko orduan, ahalik eta proiektu bideragarri gehienetara iritsi ahal izateko. Koiunturak ziurgabetasuna areagotzen du egunetik egunera. Egoera horren aurrean, gero eta garrantzitsuagoak dira enpresa-sarearekiko hurbiltasuna duten Elkargi bezalako erakundeen gaitasuna, lankidetza publiko-pribatuko tresnak baitira.

 

Finantzen mahaian, Zenón Vázquez ELKARGIko zuzendari nagusiaz gain, Iratxe de Agirre Egaña Kutxabankeko Financing Solutions-eko zuzendariak eta Raúl Pérez González de Uriarte BBVA España NGEUko Bulegoko zuzendariak ere parte hartu dute, Mikel Larreina Deusto Business School-eko Nazioarteko eta Erakunde
Harremanetarako dekanordeak zuzenduta.

 

Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek, Deusto Business Alumniko lehendakari Agustin Garmendiak eta CEOEko lehendakari Antonio Garamendik ireki eta inauguratu dute. Beste pertsona ospetsu askoren artean, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Lucas González Ojedak, Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren Zuzendariordeak, eta CEBEKeko presidente Carolina Pérez Toledok moderatu dute.