Albisteak

ELKARGIren Administrazio Kontseiluak enpresen partizipazioetan inbertsioak egitea onartu du

26/04/2021

Lehendabiziko aldiz, ELKARGIk enpresa txiki eta ertainetan inbertitzeko erabakia hartu du bere diruzaintzan duen zenbatekoaren, eta jadanik indarrean zituen errentagarritasun politiken barruan, inbertsoreen eta finantzarien ekosistema lokala sendotuaz eta hemengo enpresaren finkatze prozesuari lagunduaz.


ELKARGIk urrats berri bat eman du bere transformazio prozesuan eta enpresa txiki eta ertainei balio finantzarioa eskaintzeko helburuan. Pausu berri hau, bere Administrazio Kontseiluaren ahobatezko erabakiarekin egiten du, enpresen partizipazioetan inbertsioak egitea onartu duelako, bere objetu sozialarekin bat eginik eta aurretiaz indarrean zituen errentagarritasun politiken barruan. Erabaki honi esker, Josu Sánchezek presidetzen duen entitateak inbertsoreen eta finantzarien ekosistema lokala sendotu nahi du.

Josu Sánchez ELKARGIko presidentearen hitzetan, “kotizatzen ez duten enpresetan inbertitzeaz ari gara, bideragarriak diren proiektuak sendotzeko, eta hirugarrengo agente/inbertsoreen aurrean, `aingura´ gisa proiektatzeko”. Honela, gaineratu du, “inbertsoreen eta finatzarien ekosistema sendotzen lagundu nahi dugu; player berri bat izan, gure enpresa txiki zein ertainen hazkunde proiektuak kontsolidatzera lagunduko duena, horien guztien finkatze eta errotzeari bultzada ematearekin batera”.

Zentzu honetan ELKARGI, inbertsio hauen errentagarritasuna zaitzearekin batera, “bertakoak diren enpresa txiki-ertainen hazkundea, sendotzea eta errotzearen alde lan egiteko helburua dauka”, Sanchezen esanetan; “hazkunderako diren eta finantzazio behar gehigarriak dituzten proiektuetan inbertituz”. Honela, “gure balizko inbertsore figura sendotu nahi dugu, kapitalean egin ahal den inbertsiorik handiena aglutinatzeko helburuarekin, baita `smart capital´ bezala jokatu ere, diruzko inbertsioa eskaintzearekin batera, sektorearen ezagutza, harreman sarea, beste erakunde batzuekiko lotura…ere, enpresen zerbitzura jarriz”. Sanchezek bukatu du esanaz, “erabaki hau entitatearen objetu sozialarekin bat egitearekin batera, enpresek gaur egun dituzten behar finantzarioen neurrira hartuta dago, gure garantiaz gaindi, enpresa guztiek jakin dezaten euren epe luzarako bidelagun finantzarioa ELKARGI dela”.

Partizipazio hauek, interesekoa izan litekeen edozein jarduera sektorean egingo dira eta garapen edo hazkudean leudekeen enpresetan, dimentsioa irabazi, dibertsifikazioa edota nazioartekotzea erronka bezala dituztenetan. Baita konzentrazio edota oinordetza prozesuetan dauden familia-enpresetan ere. Erabaki hau, ELKARGIk aurretiaz indarrean zituen, inbertsio politika eta inbertsio finantzarioen errentagarritasun neurrien barruan kokatzen da.

ELKARGIk beti partizipazio minoritarioa izango du eta ezingo da “erreferentziazko”  edota gehiengo duen bazkide izan. Orokorrean, banakako zenbatekoa 500.000€ eta 1.500.000€ artean izango da, gehienez. Inbertsioak mantentzeko denborari dagozkion irizpideak 5/10 urte artekoak izango dira. 

Inbertsio hauek, akzioak erosten, enpresaren kapitalean sartzen hala nola, eta kooperatiben kasuan, botua duten zati sozialen bitartez, egin ahalko dira, beste formula ezberdinen artean.  ELKARGIK bere bitartez garantia finantzarioa duten enpresetan inbertitu ahalko du, emandako arrisku finantzario guztiekin eskatutako irizpidean betetzen diren bitartean. 

BATZAR NAGUSIA ETA ETORKIZUNEKO ENPRESA TOPAKETA

Bestalde, ELKARGIren Administrazio Kontseiluak ere, bere bazkideen Batzar Nagusia hurrengo maiatzaren 5erako deitu du, eta enpresa bazkide guztien mugikortasuna ekidin asmoz, telematikoa izango da.

Arrazoi berdinarengatik, eta arduraz jokatuz, ELKARGIk burutzen duen eta Donostiako Kursaalen 1200 lagunetik gora biltzen duen bere Enpresa Topaketa, zein historikoki bazkideen Batzar Nagusiarekin bat egin izan duen, uztailaren 15era atzeratu egin du.

ELKARGIk aurten, gonbidatu gisa hizlari hauek bilduko ditu: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko presidenteordea, Ignacio S. Galán Iberdrolako presidentea eta Caixabank “berriko” presidentea den, José Ignacio Goirigolzarri. Hirurak “Finantzazioa, iraunkortasuna eta digitalizazioa” hizpide izango dute, mundu berri honetan aurrera egiteko giltzarri direlakoan.