Finantza-Analisia

Otsailak 13

Paseo Mikeletegi, 52 Miramon - Donostia-San Sebastián

Deskribapena

6. Finantza Zikloko lehenengo sesioa

HELBURUAK:

Ikastaro honen helburua beharrezko analisi-teknika eta -metodologien berri ematea da, enpresaren ekonomia- eta finantza-egoerak (balantzea eta ustiapen-kontua) behar bezala ezagutzeko, aztertzeko eta interpretatzeko. Horri esker, hobeto jakin dezakegu enpresa zer egoeratan dagoen eta zer arrisku dituen.

Azken batean, ikastaroan parte hartzen duten pertsonek balantzea eta ustiapen-kontua “irakurri” eta “interpretatu” ahal izango dituzte, ekonomia- eta finantza-arloetako ratio eta adierazle nagusiei erreparatuz.

Halaber, norberaren enpresa sektoreko beste enpresa batzuekin alderatzeko euskarri informatikoak emango zaizkie.

EGITARAUA:

  1. Ekonomia- eta finantza-analisiaren garrantzia.
  2. Ekonomia- eta finantza-egoerak.
  3. Galdu-irabazien kontuaren analisia.
  4. Balantzearen analisia.
  5. Sektoreko enpresekin alderatzeko analisiak.
  6. Ondorioak.

 

 

Finantza-Analisia

Hizlariak

  • Maite Urgoiti Sologaistua

    Maite Urgoiti Sologaistua

    Analista Finantzarioa