Albisteak

Arriskuen kudeaketarako bidelaguna

13/10/2022

Sarritan hasten gara gauza batzuekiko interesa agertzen buruhausteak ematen hasten zaizkigunean. Gure egunerokotasunean duen eraginak, gure erosotasun eremua aldatzen duenean. Finantza zuzendaritzaren kasuan, enpresa marjinetan eragin negatiboa duenean azaltzen da aipatu fenomenoa. Eta kontuz, gure enpresa gehienak, tamalez, gaur egun bere marjinak galtzen ari direlako, martxa behartuetan. Denok dakigu geneukana baloratzen dugula galdu egiterakoan.


Enpresak asko sufritzen ari dira, energiaren eta materiaren kostuengatik, inflazioaren eraginagatik, goranzko tasak jasateagatik… eta, neurri batean, igoera hori ezin dute beti beren prezioetan eragin. Horregatik, emaitzen kontuaren azken lerroaren ahultasuna eta, batez ere, marjinen beherakadan duen eragin zuzena ezinbesteko adierazle dira; proiektuaren iraunkortasun ekonomikorako funtsezkoa. Arlo guztietan gertatzen den bezala, finantzak ere oso azkar aldatzen ari dira. Enpresa asko eta beren CFOak iristen ez diren abiaduran air dira finantzak aldatzen. Arazo hori enpresa txiki eta ertainekin gertatzen da bereziki. Ziur gaude finantza zuzendaritzak gero eta estrategikoagoak direla, eta, horregatik, ahalik eta finantza ezagutza handiena eman nahi diegu. Zenbat eta ezagutza gehiago, orduan eta lehiakortasun handiagoa.

Hori da Metixetik bilatzen duguna, Omega IGFrekin batera sortutako sozietatetik, non aholkularitza independentea eskaintzen dugun lehengaien, interes-tasen eta truke-tasen gaineko finantza-arriskuen plangintzan, kudeaketan eta kontrolean. Gaur egun ehunka enpresek dituzten lehengaien prezio altuak agerian uzten du estaldura-politika bat definitzearen garrantzia, hornikuntza-kostuaren eta bezero-prezioaren artean egon daitezkeen aldeak kontrolatzeko. Alde batera edota bestera ez egitea, ezer ez egitea, erabaki bat hartzea da jada.

Kostuen kontrola bezain garrantzitsua da, halaber, arriskua dibisan kudeatzen jakitea. Zuzenean edo streaming bidez Bilboko Burtsan gai honen inguruan egin berri dugun jardunaldia jarraitu duten 120 enpresa baino gehiagok erakutsi digute enpresa-ehunak interes handia duela arriskuen kudeaketa optimizatzeko, zalantzarik gabe, funtsezkoa baita marjina ahulak hobetzeko.

Inoiz nabarmendu dugun bezala, euroaren etorrerarekin eta dibisa anitzeko ingurunearen benetako desagerpenarekin erakundeetan gertatu zen ezagutza-armagabetze progresibo baten aurrean, saio honek korporazioentzat duen garrantzi estrategikoa agerian uzteko balio izan du. Beren finantza-zuzendaritzen barruan ezagutza hori berreskuratzea, inportantea dela azpimarratzeko. Aurrerapen horri esker, pronostikoan jarduteari utziko diote eta bidelagunak behar bezala aukeratuko dituzte.

Hor daude Metix eta xRolling ® FX soluzioa, merkatu arautuaren barruko estaldura, dibisak erosi eta saltzen dituzten enpresentzat aproposa: soluzio teknikoa, prezio gardenekin eta kostu txikiagoekin.

Irtenbide hori, egunetik egunera, finantza-kudeatzaile gehiagoren portfolioan dago, arriskuak kudeatzeko, Metixeko Jose Manuel Pazos CEOak azaldu bezala.