Padel Indoor Oarso

Elkargik jakin izan du gure proiektua sendoa zela

Ivan Martínez eta Sergio Álvarez

Ivanek eta Sergiok, kirola maite duten bi lagunek, padelarekin lotutako proiektu bat sortzea eta abiaraztea erabaki dute. Zerbitzu hori gimnasioarekin eta erlaxatzeko gune sozialekin osatzen da. Hori guztia, zerbitzurik onena eskaintzeko behar bezala egokitutako instalazioetan.

Proiektua

Ideia hori izanda eta espazio ideala aurkitu ondoren, finantzaketa lortzeko unea iritsi da. Ekintzailetza-prozesu osoa errazagoa izango litzateke, dio Ivanek, gazteen prestakuntzan ekintzailetzaren espiritua irakatsiko balitz porrotaren beldurraren aurka.Hau da, proiektu bat gauzatzeko jarraibideak emango balira.

Gure ekarpena

Inbertsioa instalazioen erosketa finantzatzean eta bazkideei zerbitzu osoa eta kalitatezkoa eskaintzeko modua egokitzean oinarritu da. Elkargiren lana beharrak asetzeko baldintzarik onenak eskaintzea da.