GHI Hornos Industriales

Elkargik negozio-lerro berri bat abiarazten lagundu zuen.

Eduardo García


GHI 105 urtetik gorako historia duen familia enpresa bat da, galdatzeko, tratamendu termikorako eta mota guztietako metalak berotzeko instalazioak diseinatu, fabrikatu eta martxan jartzen dituena. Ekipamendu-ondasunak hornitu dituzte Europan eta gainerako kontinenteetan.

Proiektua

Beren baliabideen zati handi bat produktu berriak hobetzeko eta garatzeko erabili dutenez, Industria 4.0 izeneko negozio-lerro berri bat sartu dute, bezeroei digitalizazio-zerbitzua emateko. Horri esker, hobekuntzak egin dira kontsumoei, errendimenduei eta abarri dagokienez.

Gure ekarpena

Elkargiren finantzaketak negozio-lerro berri horri hasiera ematen lagundu die, Berrikuntza Funtsaren bidez. Aitortzen dute ohiko negozioaren ia ordezko proiektuak direnean zaila dela finantzaketa lortzea. Berrikuntza Funtsaren bidez, finantzaketa-iturriak dibertsifikatu ahal izan dituzte, interes-tasaren eta epeen abantailekin.