Albisteak

Berrikuntza teknologikoko 100 proiektu, Elkargiren bermearekin

15/06/2022

Berrikuntza Funtsaren bidez, Bizkaiko 7.000 aurreztaile txikiren ekarpenak bideratu dira hainbat arlotan (industria, ingeniaritza, merkataritza elektronikoa, osasuna eta medikuntza eta nazioarteko merkataritza) oinarri teknologikodun proiektu berritzaileak garatzen dituzten 100 enpresa txiki eta ertainera. Berrikuntza Funtsa Solventis-ek kudeatzen du eta Elkargi-k bermatzen du. 2018. urtean sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, administrazioa aitzindaria izanik Europako Epe Luzerako Inbertsio Funtsak zergen bidez arautzen.

Solventisek kudeatuta eta Elkargik bermatuta, Berrikuntza Funtsa Europako Epe Luzerako Inbertsio Funtsa da. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du, gainera, Aldundiaren ustez funtsak berrikuntza-proiektuen finantzaketan herritarren parte-hartzea sustatzen duelako eta enpresa txiki eta ertainei proiektuak martxan jartzeko behar dituzten baliabideak ematen dizkielako.

Lehenengo 100 eragiketa horien balantzea egitean, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak adierazi du funtsa bultzatu dela Foru Aldundiak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko hartuta duen konpromisoari erantzuteko; Bizkaiko 3.256 gizon eta emakumek lagundu dute 100 enpresa txiki eta ertain orain hobeak, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izaten.

Elkargiko zuzendari nagusi Zenón Vazquezek nabarmendu duenez, funts horrek finantzatutako enpresen artean, digitalizazioaren aldeko apustua egiten ari diren erakundeak, beren produktu eta zerbitzuetan adimen artifiziala sartzen ari direnak, edo industria-prozesuak hobetu eta lehiakortasuna hobetzea bilatzen dutenak nabarmentzen dira.

Bestalde, Solventis S.G.I.I.C.ko zuzendari nagusi Juan Carlos Canudok azpimarratu du bere erakundearentzat pribilegio bat dela Aldundiak Solventisengan konfiantza izatea ETE berritzaileentzat hain garrantzitsua den funts baten kudeaketa, eta arrakastatzat jo du funtsa 100 enpresatara iritsi izana.

Euskal Berrikuntzaren Mapa


Elkargik Berrikuntza sustatzearen alde egindako apustuaren beste adibide bat Euskal Berrikuntza Maparekin duen lankidetza da. Plataforma horrek enpresei berritzen laguntzeko irtenbideak eskaintzen ditu, eta 125 kasu praktiko baino gehiagoren bilatzaile bat, 650 irtenbide, Berrikuntza Ekosistemako 250 eragile eskaintzen dituztenak eta horietara iristeko zuzeneko harreman bat biltzen ditu.

Euskal Berrikuntza Mapa Innobasquek aurkeztu du, bere batzar nagusiarekin batera