Euskadiko enpresa-finantzaketaren analisia egin du Kutxabankeko Lehendakari Gregorio Villalabeitiak euskal enpresaburuen aurrean

JOSU SÁNCHEZ, PÍO AGUIRRE, GREGORIO VILLALABEITIA

Ekitaldiaren aurkezpenean, ELKARGIko Lehendakari Josu Sánchezek Elkar Bermatzeko Sozietate honen balioa nabarmendu du, “premia batetik sortutako erakundea, euskal enpresek finantzaketara ahalik eta baldintza onenetan heltzeko zuten premiatik alegia, ahaleginak batu eta proiektu bateratu bat partekatzea ahalbidetu zuena, oraindik ere bizi dugun premia eta, ziur nago, iraun egingo duena”.

Josu Sánchezek gaineratu duenez, oraingo agertokian, ezinbestekotzat jotzen da erronka berriei aurre egitea, eta horien artean nabarmendu du ikusten den premia negozio-eredu berriak berrasmatzeko, aliatu estrategikoak gehitzeko, enpresen tamaina handitzeko, berrikuntzara bideratuz erakundeak birpentsatzeko, enpresaburuen eta zuzendarien lidergoa indartzeko, eta enpresen epe luzeko egitura finantzarioa sendotzeko, eta bertan “balio handiko tresna da ELKARGI”.

ELKARGIko Lehendakariak ezinbestekotzat jotzen du “enpresa txikien eta ertainen kalteberatasuna arintzea, eta baita lortzen ari diren marjinak nabarmen handitu daitezen lortzea ere, zeharo urriak baitira posizio finantzario egoki batera heldu eta era horretan dituzten zorpetze premiei aurre egitea lortuko duen kaudimen bati ekin eta erantzun ahal izateko”. Eta testuinguru horretan, adierazi duenez, kezka eragiten dio “gure enpresak, 50 langile baino gutxiago dituztenak batik bat, kredituaren erraztasunaren eta interes-tasa baxuen lilurak eta baldintza finantzarioen aldaketa batek ondorioz ekarri ahal izango dizkien kalteak ez ote dituen erasango”.

ELKARGIk Kutxabankekin izan duen lankidetza historikoa nabarmendu du Josu Sánchezek. Izan ere, erakunde finantzario horrekin ari da une honetan abal gehien formalizatzen, eta amaitzeko ziurtatu du “enpresaburuak jabetu beharrean gaude ELKARGIk adierazten duen tresna enpresariala baliatu behar dugula, enpresen finantzaketari epe ertain eta luzean irmotasuna, egonkortasuna eta malgutasuna emateko; eta horrekin batera, profesionalen gaitasunak eta ezagutzak, prestakuntzaren arloko haien ekimenak, baliabideak ugaritzeko duten eragina hartu behar ditugu gure enpresak babesteko plan publiko eta pribatu guztien barruan”.

Gregorio Villalabeitia: agertoki ekonomikoaren analisia

Bere aldetik, Kutxabankeko Lehendakari Gregorio Villalabeitiak oraingo ingurune ekonomikoaren analisi bat eginez eman dio hasiera bere esku hartzeari. Hala, zenbait datu nabarmendu ditu, besteren artean, munduko ekonomiaren hazkundearen azelerazioa ‒% 3,9ra arte 2018an‒ Estatu Batuen eta enpresa sortu berrien bultzada handiagoari esker, Euro Gunean interes-tasa 2019ko abendura arte gutxienez aldaketarik gabe % 0an mantenduko delako aurreikuspenak, eta Euriborraren gorakada progresiboa eta moderatua, 2019ko irailera arte gutxienez negatiboa izango bada ere.

Bestalde, 2018ko guztizko kreditu-inbertsioaren hazkundearen aurreikuspenak aipatu ditu, baita 2017an atzerriko inbertsioak Espainian gehitu izana ere; zehazki, Euskal Herria hirugarren postuan da kanpotik datozen inbertsio produktiboen helmugen zerrendan, % 70,8ko hazkundea adierazten duen datua, alegia.

Kutxabankeko Lehendakariak 2018-2020 aldirako sumatzen den agertoki ekonomikoa aipatu du, non nagusi izango baitiren kanpoko superabita, inflazioaren euspena, eta enpresen lehiaren posizio onuragarria, “duela gutxiko historian fase hedakor orekatuagora eramango gaituena, langabezia eta zorpetzea xurgatzeko lagungarri izateaz gainera”.

Finantzaketa ETEei

Gregorio Villalabeitiak bere esku hartzean nabarmendu duenez, bankuen mailegua da ETEen % 60en finantzaketa-iturri nagusia; ETEek enpleguaren % 72,6 eta BPGaren % 61,8 ematen dute Espainian, Europako batez bestekoaren oso gainetik dauden portzentajeak, alegia. Gainera, adierazi duenez, une honetan ETEen % 7rentzat bakarrik da kezka bat kreditua lortzea ‒Europar Batasunaren portzentaje bera‒. Eragiketetan, aldiz, baztertze portzentajea Europako baxuenetakoa da ‒% 4koa Europako batezbestekoaren %5en aldean‒.

Kutxabankeko Lehendakariak adierazi duenez, "bankuen finantzaketa momentu ezti bat izaten ari da orain, ETEak modan daude mundu osoan", eta gaineratu du ETEei ematen zaizkien mailegu berrien batez besteko interesa % 2,15ekoa dela, Europako tasa bera alegia. Hala, enpresa txikiek eta ertainek jasotako finantzaketaren % 42 jarduerari eusteko da, % 32 ekipo-ondasunetan inbertitzeko, % 14 kontrataziorako eta % 12 produktu berrietarako.

Dituen datuen arabera, ETEei zuzentzen zaien finantzaketa % 9,7 inguru ari da hazten, hazkunde nominalaren bikoitza baino gehiago, eta Euskadin enpresei zuzendutako finantzaketak % 17 egin zuen gora 2017ko urtarriletik 2018ko urtarrilera, Confebasken arabera. "Enpresa-proiektu bakar bat ere ez da bertan behera geratuko kostu finantzarioaren, interes-tasaren eraginez", gaineratu du, eta azpimarratu du ezin dela bizi tasa negatiboen ingurune iraunkorrekin, erabaki arriskutsuak hartzera eraman baitezake horrek. “Banku garen aldetik, interes-tasa negatiboak ezabatzea litzateke gure xedea".

ELKARGI eta Kutxabank

ELKARGIren ibilbide historikoaren garrantzia nabarmendu du Villalabeitiak, eta gogora ekarri du erakundea EBBko Kontseilukide eta kide babesle izan dela. 2017an Kutxabankek 222 eragiketa formalizatu zituen ELKARGIren abalarekin (% 16,9) guztizkotik, eta ELKARGIren arriskua finantzario biziaren % 24 adierazten du.

Bestalde, Kutxabankeko Lehendakariak beste alternatiba finantzario batzuk adierazi ditu, eta ziurtatu du Europan finantzaketaren % 75 bankuetatik datorrela; Estatu Batuetan, aldiz, % 50ekoa da, eta oso pisu nabarmena du Arrisku Kapitalaren Funtsetatik datorren inbertsioak. Testuinguru horretan, azpimarratu duenez, “osasuntsua da kapital-merkatuen alternatiba, baina sarbidea zaila da ETEentzat; haientzat, malguagoa eta neurrira da bankuen finantzaketa”.

“Shadow Banking” ere aipatu du (arrisku-kapitala, hazi-kapitala, crowdfunding, mikrofinantzak, business angels…), bere iritziz berria ez dena, “Euskadin betidanik landu izan baitira halako ekimenak”. Nabarmendu duenez, ekonomia aurreratuetan alternatiba finantzarioek pisu handiagoa dute hain garatuta ez daudenen aldean, eta Espainian bere jarduna murriztu egin da azken urteetan. “Espainian, irudi alternatibo horiek mugitutako bolumenek gutxieneko kopuruak adierazten dituzte enpresei zuzendutako banku-kredituko zuzeneko stockaren 590.000 milioi euroen aldean”.

Bere iritziz, alternatiba finantzarioen dibertsifikazioak ez du bankua kezkarazten, "aitzitik, berau bultzatzea interesatzen zaigu".

Kutxabank eta euskal enpresak

Gregorio Villalabeitiak nabarmendu duenez, 2017an Kutxabankek Euskal Herriko enpresei zuzendutako 2.800 milioi euroko finantzaketa formalizatu zuen, % 33 gehiago aurreko ekitaldiaren aldean. Hamar euskal enpresatik zazpi dira erakundearen bezeroak, eta horrek eraman du Euskadiko enpresei zuzendutako kreditu-inbertsioan aitzindari izatera. Gainera, zerbitzu finantzarioetako euskal industriaren % 73 adierazten du.

Gainera, azpimarratu duenez, “euskal industri ehunaren parte gara, euskal enpresen kontrapartida naturala gara, kaudimen finantzarioarekin eta kanpoko baliabideak erakartzeko gaitasunarekin, eta enpresen sektorean jarraitzeko bokazio argiarekin. Eta etorkizunari begira bermatzen dugu euskal enpresekin hartua dugun konpromisoa iraunkortasun finantzarioaren eta digitalaren bitartez”.

Azkenik, nabarmendu ditu Kutxabank Taldearen kaudimenaren eboluzio positiboa, Espainiako eta Europako sistema finantzarioen oso gainetik dagoena; berandutze-ratioa, sektorearen batez bestekoa baino txikiagoa, eta erakundearen negozio-eredua, “bere arrisku-profila agertoki estresatuetan kapital gutxien suntsitzen duela kontuan hartuta”. Horrekin batera, erakundearen iraunkortasun digitala azpimarratu du, “aukera hobezina banku ertain osasuntsuarentzat, banaketa-eredu berri eta askoz ere eraginkorrago bat garatzea ahalbidetzen diguna, arreta estrategikoa bezero-esperientzian eta negozio-eredu disruptiboetan jartzea errazteaz gainera”.

Bestalde, EBZak ezarri eta 2014an indarrean sartutako Gainbegiratze Mekanismo Bakarrari dagokionez, Villalabeitiak azpimarratu duenez, "eskakizun handiko gainbegiratze baten pean gaude, kapital-eragiketetan ez ezik, gobernantzaren kalitatean, aholkularien profiletan, negozio-ereduaren jasangarritasunean, proiekzio iraunkorren obligazioan… ere. Oso eskakizun handiko gainbegiratze-arkitektura da, oso eraginkorra, ordea. Berari esker, duela urte batzuk baino banku hobeagoak gara, maila guztietan. Gure bankuak kaudimendunagoak dira, hobeto gobernatuta daude, hobeto egituratuak, gardenagoak dira, nahiz eta aurrean dugun gure izen handia eustearen garrantzizko erronka, Espainian ez ezik, Europako gainerako herrialdeetan ere".

 

Villalabeitiak amaitu du esanez etengabeko hobekuntza-prozesu horri esker bikoiztu duela Kutxabankek hiru urtetan bere irabazia, eta baita bere errentagarritasun finantzarioa ere (ROE), berankortasuna erdira jaistea lortzeaz gainera.