Elkargik kontseilari izendatu du Lourdes Moreno, Bolueta Engineering Group-eko CEOa

LOURDES MORENO

Elkargi SGR - Elkar Bermatzeko Sozietateak kooptazioaren bidez izendatu du Lourdes Moreno, Bolueta Engineering Group-eko CEOa eta jabekidea, Administrazio Kontseiluaren uztailaren 19ko bileraren ostean.

Lourdes Morenok ibilbide profesional oparoa egin du sektore ezberdinetan zuzendari eta kontseilari gisa, bai eta irakasle gisa ere hainbat unibertsitate eta negozio-eskolatan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Londresen egin du, inbertsio-bankuetako erantzukizun-postuetan, eta, zehazki, hauetan: JP Morgan, BNP Paribas eta Credit Suisse First Boston. Ondoren, hainbat erakunde publiko eta pribatutan aritu da kontseilari eta aholkulari lanetan, eta, aldi berean, startupetako eta ekintzailetza-proiektuetako mentore eta irakasle lanetan ere aritu da.

2016tik Bolueta Engineering Group-eko CEOa eta jabekidea da, eta jarduera horrengatik jaso du Bizkaiko enpresaburu onenaren AED Enpresako Saria 2018ko martxoan.

Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, Politika Zientifikoa eta Teknologikoa Masterra du eginda (Sussex), bai eta INSEADeko MAB ere.

Elkargiko lehendakaria den Josu Sánchezen esanetan, “Lourdesekin enpresari buruzko ikuspegi profesional ausarta izango dugu Elkargin, eta horrekin Elkargiren enpresa-orientazioa sendotuko da, proiektuak gauzatzeko, aberastasuna sortzeko, prestakuntza-plataforma izateko eta talentua garatzeko gure egiturari laguntzeko funtsezko erreminta den aldetik”.